Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-02-27 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2011-02-27 Andoain Jaialdia
Gai-jartzailea
Oiartzabal, Joxe Manuel
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Mendiluze, Aitor
Sarriegi, Aitor
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hiru hauek, beren lanbidea dela eta, etxetik urrun denbora asko pasatzen duten horietakoak dira: Sustrai, itsasoan ibiltzen den marinela denez, luzaro egoten da etxera azaldu gabe; Aitor Sarriegi, berriz, bere kamioia hartu eta Europan barrena ibiltzen da, eta zer esanik ez Aitor Mendiluze, enpresari negozio gizona, bateko Indiara, besteko Txinara. Nola daramazue zuen bizitza?

Deskribapena

Doinua
Haurtxo txikia negarrez dago I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-02-27 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Kaixo ta agur sartu orduko
berriro etxetik martxa
maiz ez dakigu zertara eta
maiz ez dakigu norantza.
Bizitza nola daramakigun
hori da galdera latza!
Guk bizitza ez daramakigu
bizitzak geu garamatza.

A. Sarriegi:
Etxetik irten ta Italira
handik agian Frantzira
kilometroak egiten ditut
ez dakit zenbat guztira
nere lagunak bolantea ta
irratia soilik dira
eta kabinan hartzen nau loak
argazki bati begira.

S. Colina:
Gu Seychelle-etan ibiltzen gara
sareari eragiten
maiatzera arte bueltatu gabe
nahiz urtarrilean irten
herrimin horrek etxemin horrek
nahiz sortu nahiko etsipen
gutxin-gutxinez etxean ez dut
enbarazurik egiten.

A. Mendiluze:
“Enbarazurik ez det egiten”
maiz diogu irriparrez
geure baitako aitzaki txarra
baten bat jarri beharrez
baina etxean zer gelditzen den
ezin da irentsi errez.
Etxetik kanpo zerbait gera gu
eta etxean inor ez.

A. Sarriegi:
Nahiz ta Aitorrek etxetzat hartu
hoteletan garestinak
nahiz eta Sustraik kamarotean
balantzan kolpa ixkinak
hirurok ere barru-barrutik
jaten gaitu etxeminak.
Zeinen lanbide desberdinak ta
ze sentimentu berdinak!

S. Colina:
Ze gogorra den neska-laguna
agurtuz muxukatzea!
Ze gogorra den hantxe uztea
alaba ta pelutxea!
Zertan gabiltza negar ta negar
kontatuz gure trantzea
gure eskutan baldin badago
ofizioz aldatzea.

A. Mendiluze:
Ia negarrez zertan gabiltzan
zergatik penak kontatu?
Hasi ginen ta ezin utzita
ez al zera konturatu?
Lehenbizi nahita irabazteko
ta orain ezin geratu.
Ordaintzen degu etxea eta
bizitza hipotekatu.

A. Sarriegi:
Ofizioa alda dezagun
badaude aukera pranko
baina ez Sustrai garai onena
hau ez da horretarako
ta Aitor ere ezberdina da
pentsatuta neretzako:
gu bizitzeko gabiltza hola
zu gehio nahi dezulako.

S. Colina:
Problemak berdin sortu litezke
kanpoko nola etxeko
ta lanbideak ez gaitu jartzen
amildegian ertzeko.
Milaka modu daude bizitzan
zoriontsu izateko
eta bakoitzak gai izan behar du
bere hori topatzeko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra