Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-04-30 Belfast Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2011-04-30 Belfast Lagun-artekoa
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-04-30 Belfast Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Eguerdi on! Iritsi zaigu
lanean hasteko txanda .
Orain artean dena izan da
opor, bisita, parranda
hemen bertso ta trikitixa ta
garagardoak edanda
Euskal Herriko uhartetxo bat
bihurtzen doa Irlanda. (bis)

A. Egaña:
"Bertsotan hasi behar al dezute?"
jendea hemen galdezka
garagardoa ezpainetatik
borborka eta iheska
hainbeste heldu, gizon ta andre
ume txiki, mutil, neska
bertsotan gogoz egin dezagun
toki hoberikan ez da. (bis)

A. Arzallus:
Gure gonbita jaso genuen
harritu egin nintzen ño!
"Bertsotara joan behar al dugu
noraino Belfasteraino?".
Ta pentsa zazu ze jende buelta
zenbat apar zenbat laino!
Ia gehiago elkartu gara
gure herrietan baino! (bis)

A. Egaña:
Gauza bat degu urruntzea ta
bestea berriz biltzea
normala degu holakoetan
denak gertu ibiltzea.
Komeni zaigu gaur Belfasteko
giro hontan murgiltzea
ederra baita herritik urrun
euskaldunak sentitzea. (bis)

A. Arzallus:
Euskaldun senti gintezke hemen
ai gure mundu zabala!
Gainera nornahik euskaldunari
eskeintzen dio magala.
Lehenago tour politikoa
kaleetan genbiltzala
haren ondoren hasiko dugu
orain jira kulturala. (bis)

A. Egaña:
Ta kulturan gu ez izan arren
erregin eta errege
Irlandarekin badegu hainbat
atxikimendu ta fede.
Bidaiatxo hau izan liteke
guztiontzako mesede
"Haizea dator iparraldetik"
bota zuen Letek ere. (bis)

A. Arzallus:
Nahiz Leterena txikitatikan
kasetetan nuen entzun
konturatu naiz ta ba al dakizu
ze bertso kantatu dezun?
Gure errimak ezagututa
entzuten ari nintzaizun
eta Irlandan fedearena
ze ondo gelditu zaizun! (bis)

A. Egaña:
Era hortako eskema batzuk
aldatu behar bizitzan
Amets ta biok aritu gera
hementxe aldatzegintzan
ta adibide jarri ezkero
fedean edo elizan
nazionalistak gera gu biok
nahiz protestanteak izan. (bis)

A. Arzallus:
Arrazoi dezu neu ere nago
zeure lelo horren alde
ta protestantek ze esan nahi dun
gero norberari galde.
Nazionalista edo fededun
ateo nahiz fedegabe
gu joaten garen leku guztitan
kontra egiteko gaude. (bis)

A. Egaña:
Baina batzutan txintxoa naiz ni
eta santua da bera
ta gaurko hontan konpromisoak
baditugunez sobera
ta egunari ezin zaizkio
hainbeste ordu atera
garagardoak buka ditzagun
ta goazen beste batera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra