Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1998-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
Bertsoa entzun |
1998-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egunkarian irakurri dut
hain iragarki bikaina;
Afrika aldean dan egoera
ez da batere liraina;
pobreziak ta gehiago nahiak
hartu die denei gaina;
ni diru bila ez noa hara
oraingoan, alajaina!
Bizitza batzuk salbatu ezkero
jaso dut nere ordaina. (bis)
Begirada bat luzatu ezkero
denok Afrika aldera,
laister daukagu gure begiak
triste jartzeko aukera.
Bainan lagundu asmotan pozik
haraino juango gera;
Euskal Herrira ekarriko'itut
familiakin batera;
aurrerantzean neure etxea
izango dute patera. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra