Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-11-25 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Lopategi, Aritz
Sorozabal, Jokin
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Biok ohatze berean egiten duzue lo. Sekulako itaxura edo itogina hasi da bat- batean zuen gainera, gelako sabaitik. Ez da giro ohean! Puntuka, zortziko txikian, zortzi bertso osatu arte, Aritz hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Jokin Sorozabal

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Lopategi:
Itoginan azpian
daukagu ohea,
Sorozabal:
kanpoan bageneuka
ez al zen hobea?
A. Lopategi:
Jeike eta ekarri
ezazu baldea,
Sorozabal:
mugitzeko ez nago
oso dotorea.


Sorozabal:
Ohea mugitzea
ez ote da hobe?
A. Lopategi:
Beraz mugi dezagun
zalantzarik gabe,
Sorozabal:
ura etor ez dedin
goitik parez pare,
A. Lopategi:
bestela hemen bustita
ez gaude dotore.


A. Lopategi:
Ohea mugitzeko
bultzatu ezazu,
Sorozabal:
baina hortako gainetik
jetsi beharko dezu.
A. Lopategi:
Ni jetsi gabe ere
mugi dezakezu,
Sorozabal:
nere aldean pisu
haundia daukazu.


Sorozabal:
Ta behin jeki ezkero
baldea ekarri,
A. Lopategi:
ez gara baina egongo
lagun horren larri?
Sorozabal:
Sukaldean han dago
eta Aritz korri;
A. Lopategi:
ez naiz ni ibiliko
horren parregarri.


A. Lopategi:
Ohea mugituta
baldea zertako?
Sorozabal:
Urak beti putzua
eiten duelako.
A. Lopategi:
Bestela be badugu
guk putzua nahiko!
Sorozabal:
Lanik ez det utzi nahi
fregonarentzako.


Sorozabal:
Pisu merkea nola
genuen erosi,
A. Lopategi:
orain ganoraz ere
ezin gara bizi.
Sorozabal:
Komodidade asko
guk ezin ikusi,
A. Lopategi:
hurrengo baterako
begiratzen hasi.

A. Lopategi:
Baldea ekartzeko
abilidadea,
Sorozabal:
hartu beharra dago
harunzko bidea.
A. Lopategi.
Hortarako zeu zara
ni baino hobea,
Sorozabal:
ipurdia bustita
dadukat ordea.


Sorozabal:
Leihoan jarri beharko
pijama legortzen,
A. Lopategi:
horixe egiterik
nik ez dut pentsatzen.
Sorozabal:
Hemen beste aukerik
ez zaigu etortzen,
A. Lopategi:
geure pisu honetan
ez dugu asmatzen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra