Bertsoak Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bilaketa irizpideak
- Bertso mota: Bat-batekoa
- Bapatean bilduma: Bapatean 2015
Emaitzak: 77
2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Beñat psikologoa da eta psikologoarengana joan da Onintza. Zer duen galdetu dio, eta Onintzak esan dio “Goenkale amaitu da”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bartzelonan izan da joan den astean. Alan zuen izena, hamazazpi urte, transexuala zen eta bere buruaz beste egin du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Gaur egungo gizartea ulertzeko ez omen da nahikoa belaunaldi arteko talka. Badirudi XXI. mendean badela bestelako talka bat. Badela jende modu solido bat, eta jendarte likido bat. Gatazka horretan dagoela. Bata erro, sineste, oinarri finko batzuei lotutako mundua, eta aldatzen dabilen eta bere formara egokitzen den mundu bat, lotura gabekoa.
Zuen posizio horietatik nola ikuste duzue gure herria?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Alaia Martin
Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurtengo Gipuzkoako Txapelketan Inaxi Etxabek jarri zion txapela Beñati. Haren gazte garaian, emakumezko bertsolariek ez zuten tokirik oholtzan. Gaur lau gaude oholtzan, hiru ari zarete kantuan eta bat gai jartzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-26 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur institutu garaiko ikaskideekin afaria izan duzu. Etxera bueltan zoaz, bakarrik eta irrifartsu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Autobus batean egin duzue topo. Uxue haurdun, zazpi hilabete eta erdikoa, oro min eta goragale. Andoni, laurogei urteko agurea, oro min eta oro marmar. Autobusean eserleku bakarra geratzen da libre. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia
Neurria:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Markinan egon zen fabrika handi bat Esperanza y Compañia izenekoa. Armak eta leherkariak egiten zituen eta ehunka familiak hortik lortzen zuten bizimodua.
1994an gaude eta zu Esperanza y Compañiako burua zara. Hainbat jende kontra duzu, entzun duelako fabrika ixtera zoazela.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, zu, herriko boutique ederrenaren jabea zara. Astero, Uxue etortzen da dendara, soineko polit bat erosten du eta hurrengo astean bueltatu egiten du. Seigarren aldia da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, zuk Juliorengana jo duzu kexaka. Julio zure semearen maisua da, eta haurrari jartzen dizkion etxeko lanak zailegiak direla eta, kexatu zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-20 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ipuin kontalari moduan aritzen da Nerea, eta ipuin klasikoak ere kontatzen ditu. Halere, Nerea, saiatzen zara ipuin klasikoak oraingo baloreetara moldatzen. Asko aldatu behar izaten dituzu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-20 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, zentro komertzialera joan zara erosketak egitera. Bete duzu gurdia eta kaxara iritsi zara. Han, Iker kajeroa dago. Kobratu ahala erositakoaz komentario eta galderak egiten ari zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aimar Karrika
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Badakigu, zu, Aimar, Auritzekoa zarela, eta, zu, Amets, Hendaiakoa. Auritz eta Orbaitzeta muga herriak dira eta Hendaian itsasoratzen da Bidasoa.
1985ean Orbaitzetakoa zen Mikel Zabaltza Bidasoako uretan agertu zen hilik. Jakin duzue dokumental bat egin nahi dela, egia bilatzen duen dokumental bat.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Julio Soto
Neurria:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Lana:
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Sei puntu baino gehiago dituen bertso bana egin beharko duzue. Julioren bertsoa deskriptiboa izango da. Sustrairena aldarrikapen bat, eta Maialen, zurea gogoeta bat.
Jende uholdea Europa zeharkatzen ari da.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Biei txiki-txikitatik etiketa desberdinak jarri dizkizuete, etxean, auzoan, eskolan... Zuri, Maialen, beti erran dizute “Zu bai inteligentea, nahi duzuna egingo duzu bizitza honetan”; zuri, berriz, Amets, “Hau bai tontoa, ba ote dago tontoagorik?”. Bientzako zaila izan da karga horrekin bizitzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Pertsona bera zarete zuek biok: ehiztari amorratu bat. Zuk, Sustrai, biharko eguna nola imajinatzen duzun kontatuko diguzu; eta, zuk, Maialen, eguna pasa eta egiazki nola joan den egun hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Fernandez, Unai Iturriaga
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Baserritarrak. Bizi guztia baserrian eman duzue lan eta lan. Zuen seme alabentzako bizitza hobea lortzea aldera, hauek ikastea nahi zenuten. Eta ikasi dute, eta lanpostua lortu ere bai. Bata Txinan bizi da orain, eta bestea Estatu Batuetan. Zuek baserrian jarraitzen duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bar-kos eta Bar-cina zarete zuek. Uxue eta Yolanda (Unai eta Julio) eta noski “bar” batean egin duzue topo. Azken hilabete hauetan, aunitz aldatu da zuen bizitza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eneko Fernandez, Julen Zelaieta
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai, Osasunako futbol jokalaria zara eta zuek, Julen eta Eneko, bere gurasoak. Osasunazale borrokatuak. Athletic-era joateko eskaintza jaso duzu. Hortxe dituzu ezker-eskuin: Julen “ bai onartu” eta beste aldean Eneko “ez, Osasunan gelditu”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-16 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Bartra
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru urtetik hona Oihanak beti behar izan du norbait gauez etxera laguntzeko. Gaur ere, Amaia, zu prest agertu zara laguntzeko. Baina Oihanak ezetz esan dizu, bakarrik joango dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-11 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Sortaldetik ihesi datorren hainbat errefuxiatu dela eta, asko hitz egin, baina inork ez du soluzio garbirik ematen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-02 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Agin Laburu
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kuadrillakoak zarete. Agin beti narras jantzita ibili izan da. Baina gaur dotore etorri da, galtza eleganteak eta polo arrosa jantzita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-02 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Goitia, Aitor Mendiluze
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Txikitatik lagunak zarete. Andoni zortzi urteko mutikoa, eta Aitor zure lagun imajinarioa. Gaur, esan dizu Andonik dagoeneko ez daukala zure beharrik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Unai Iturriaga
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren, bada denbora bat zuen herriko egoera, Siriako egoera, gero eta jasangaitzagoa dela. Hartu duzu Europa iparralderanzko bidea. Zu, Unai, Euskal Herrian bizi den jubilatu bat zara. Egoera ikusita zure etxea eskaini duzu errefuxiatuei harrera egiteko. Ailegatu da gaur, Miren, erakutsi diozu etxea eta jarri zarete elkarrekin afaltzen Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Etxahun Lekue
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai, lau urte dauzkazu. Iaz hiru urteko gelan “jefea” zinen. Aurten hasi da ikasturte berria. Heldu da klaseko lehen eguna, eta atea zabaldu eta mutiko berria topatu duzu. Etxahun da gelako mutil berria eta berarengana joan zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur amaitu dira jaiak, baina gaur gauean ere parranda egon da Elorrion. Unai, gauero atera zara parrandara. Goizean, etxera bueltatzerakoan, andre bera atera zaizu leihora, Iratxe, buruarekin keinua eginez, “Desde luego!”. Gaur ere hortxe duzu zuri begira eta zerbait esatea pentsatu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-12 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Haritz Mujika
Neurria:
Seiko handia (hg) / Hiru puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuek beti pentsatu izan duzue arrisku-kirol horietakoren bat egitea, baina horretan geratu izan da beti. Orain ordea, “Mendi” ausartu da eta zubi batetik behera paraxuta txiki batekin botatzea pentsatu du. Haritzek, ordea, ezezkoa esan dio, bera ez doala.
Ailegatu da, bada, Unai zubi gainera. Baina, behera begiratu duenean, zalantzak sortu zaizkio. Ez daki zer egin, eta Haritzi telefonoz deitzea bururatu zaio. Lasai, komunean eserita dagoela, hartu du Haritzek telefonoa.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ertzainak zarete. Patruila lanean zabiltzatela, genero indarkeriako deia jaso duzue irratitik. Lekura iritsi eta konturatu zarete lehengo astean ere leku beretik jaso zenutela salaketa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Zuek bostok jarri bina puntu Amaiari:
Puntua: Lana egin ta eragin / ez da gauz berdina
Puntua: Bertsolai gazte danak / zure esku daude
Puntua: Eguzkiak gorritu / al dizu kopeta?
Puntua: Orrazkera horrekin / oso guapa zaude
Puntua: Peñak utzi al zaitu / emozionatuta?
Puntua: Mikroari begira / haserre antzean
Puntua: Pertsona Villabonan / nola bizi leike?
Puntua: Villabonatik hona / iyo leike oinez
Puntua: Bene benetan zaude / erakargarria
Puntua: Hamar puntu erantzun / zer-nolako lana!
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-10 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Berba bat jarriko dizut gai modura, izen bat: Aylan, hondartzan hilik aurkitu duten haur errefuxiatua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-10 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Fredi Paia
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Demagun bertsolaritza krisi sakon batean sartu dela eta plazak hustu direla bertso eta bertsozalez. Zuk atzekoen gaitasunak ezagutzen dituzu. Eta zein da emango zeniokeen aholkua, gaitasun horren arabera, bizimodua ateratzen jarraitzeko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-07 Eibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Maia
Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oihaneko lau animalia izango zarete. Eta jakin nahi dugu nor den oihaneko erregea: Sebastian elefantea da, Unai lehoia, Andoni errinozeroa eta Jon gepardoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Haritz Mujika
Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Klausurako mojak zarete, Haritz eta Maider. Zuk, Haritz, urteak daramatzazu moja-etxetik irten gabe. Maider erosketak egitera irteten da, eta badakizu herrian buelta bat egiteko aprobetxatzen duela. Oraintxe iritsi da buelta egitetik eta irribarrez sartzen ikusi duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Oier Iurramendi Etxeberria
Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Badakizu hau dela zure azken aukera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Iker Zubeldia
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Diana jotzen duen musikari bat zara, Iker. Goizeko zortzitan diana jotzera atera eta beste hirurak oraindik erretiratu gabe ikusi dituzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Eneko Lazkoz
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken hogeita hamar urte hauetan igerilekuetako txiringitoaren jabetza eduki duzu, Uxue. Azken urteotako eguraldi kaxkarraz nazkatuta Enekori, “Boli”ri, saldu zenion negozioa. Orain txiringitoan barra ertzean zaude, hamabost minutuz kaña bat eskatu ezinda. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Artola, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso
Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastian, aitona, urteetan aurrera doa eta orain arte makulu bat behar izan du oinez ibili ahal izateko (Sustrai Colina) Hori nahikoa ez eta bigarren makulua ere (Mikel Artola) ekarri du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurrez beste bertsolari askok egin duten moduan, Peñagarikanok bere memoriak idatzi nahi ditu. Buru-belarri horretan dabil. Baina ez da erreza, aldamenetik kendu ezinik dabilelako lotsa, Maialen, eta ausardia, Iturriaga. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-07-25 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio, Julio Soto
Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Galde-erantzunak egingo ditugu, eta Julio izango da aldiro erantzungo duena. Txosnan zaude Julio, zerbeza bat edaten, bakarrik. Maialen eta Agin bakoitza alde banatik etorri zaizkizu. Nonbait zu bakarrik ikusi, eta morboa piztu zaie. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-07-08 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Jone Uria Albizuri
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
2013an ipuinak moldatzen ibili ginen. Besteak beste Edurne Zurirena. Edurne Zuriren amaordeak bazuen ispilu bat, eta ispilu bizidunari galderak egiten zizkion eta hark egia erantzuten zuen beti. Egia gordina bazen ere.
Jarri markoaren atzean, eta zu hasi galdezka, Jone.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-07-08 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabi Paya
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: 2007an, munduan zehar bidaiak egin genituen. Baina bidaiak egiteko era desberdinak daude. Zuk, Xabi, pilulak hartu dituzu eta zure bidaiaren amaierara iritsi zara. Zuk, Aitor, berriz, orain hasiko duzu bidaia. Tori pilulak Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin bizitzera joaten zareten bikotea zarete Alaia eta Andoni. Bazkaltzeko garaia iritsi da, eta lentejak jartzeko asmoa duzue. Andoni lenteja zorroa eskuetan eta Alaia patata eskuetan elkarri begira geratu zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-06-20 Muskiz Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Fredi Paia
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Uda sasoian irakasleek eta ikasleek opor luzeak izaten dituzte. Arkaitz, zu, irakaslea zara eta pentsatu duzu surf ikastaro bat egitea. Eman duzu izena Arkaitz, eta Sopelara joan zara. Lehen eguna da eta Fredi zure lagun handia topatu duzu, irakasle moduan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-05-09 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Haurtzaroan ametsak sortu, helduaroan burutu edo behintzat saiatu, eta zahartzaroan, zer? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-05-08 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Izar Mendiguren, Ander Solozabal
Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gosaltzen ari zaretela irakurri duzue egunkarian, Durangon Eñaut Aiartzaguena Bravo komikilariari argazkia bidali eta komiki baten protagonista bihurtzen zaituela. Hori egitea bururatu zaizue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-04-30 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Ugartetxea
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin oso maiteminduta zaudete. Erabaki duzue zuena izango den zerbait egitea. Tatuaje bana. Bi aukera dituzue: bi tatuaje egin, edo bakoitzak zati bat, biok elkartuta bat egingo dena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-04-30 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihane Perea
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete eta lanetik irten ondoren, Miren lagunekin trago batzuk hartzera joan da. Oihana berriz, etxera joan da garbigailua jarri eta afaria prestatzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-04-18 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Jarritako gaia: Egun hauetan Baigorrin topaketa dute bertso-eskoletako bertsolari gazteek. Igor, haurrekin tarte bat izateko gonbidatu duten bertsolari famatua zara. Aitor, berriz, bertso-eskoletan ibiltzen den haurra. Afalondoan, Aitor hurbildu zaizu, Igor, kontseilu eske. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-04-11 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Berziklatzen al dezu / etxean zaborra?
Puntua: Horrela kontsumitzen / jarraitu ezkero
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-04-11 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Xabi Igoa, Eñaut Martikorena Lizaso
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eñaut, artzain hasiberria zara eta ilusioz gainezka zaude. Xabier, zuk bizitza osoa daramazu artzaintzan, eta etsita zaude, ez baituzu etorkizunik ikusten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa