Bertsoak Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bilaketa irizpideak
- Bapatean bilduma: Bapatean 1997
Emaitzak: 142
1997-12-28 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bartolo Iturriaga hazi egin da, nerabezarora heldu da eta sexurako grina piztu egin zaio, eta kanpaia jotzen harrapatu du Egaña apaizak. Belarritik heldu eta kosfesionariora eraman du, konfesioa egitera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Xebastian Olentzero zara. Urtero legez intentziorik onenarekin Araba aldera bisita egitekotan zara, baina aurten Unidad Alavesakoak dituzu zain, ez omen zaituzte Araban nahi. Miñoiak atzetik dituzula iritsi zara Bizkaiko mugara. Arabako lautadei begira hasi zara kantari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialenen etxean mobil bat utzi du Olentzerok, alboan idatzi batekin: "Maite zaitut, deitu eta jakingo duzu nor naizen". Deitu du eta Jonek erantzun dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Komunikabideetan entzun dugunaren arabera, gaur egungo haurrek ez dute jostailu egokirik eta batzuk egokia eskuratuta ere, ez omen dute ongi erabiltzen. Nolakoak ziren zure txikitako jostailuak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste bat atzera jo eta Joxe, Retegi izango dugu, pilota partidan ipurmasaileko mina zuen hura eta Imanol, Titin. Partida jokatu eta biharamunean, Titinek Retegiri telefonoz deitu dio ipurmasaila nola ote duen kezkatuta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Finalean, Belodromoan, sariak banatzean txistuak izan ziren jende askorentzat, besteak beste, txapelketa diruz laguntzen zuen Kutxa Fundaziokoentzat. Peña dugu Belodromoan dagoen Kutxako ordezkaria; Unai Bertzozale Elkarteko ordezkaria eta Irazu txistu jotzen ari diren horietako bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure alaba ezkondu eta biharamunean haren logelara sartu zara. Ohe gainean eserita zaudela, zer datorkizu gogora? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-19 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Orain lau urte bezela Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-19 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Hauxe da gizon bikaina! Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-19 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Loteriaren ospea Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu eta Peña elkarrekin asko ibiliak zarete-eta kontatu Peñarekin igaro duzun momenturik onena eta txarrena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zurekin igarotako momenturik onenak eta txarrenak kontatu dizkigu Egañak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ezkonduz gero hamabost egun jai ematen dituzte Peñaren lantokian, eta gaur, hirugarren aldiz ezkontzera doala esatera joan zaio Lizaso nagusiari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure oheak hitz egingo balu, zer esango luke? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Jon Sarasua
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jon, Guggenheim musioa zara eta Iratxe Durangoko azoka. Gaueko bakardadean, Bilbotik Durangora bidean, izpirituak ere ibiliko dira eta, hizketan ari zarete elkarri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-07 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi, Sebastian, Oriora Kortaren ordez etorri den entrenatzaile berria haiz, eta hire iritziz ergometroa duk hamalauko titularra erabaki behar duena. Proba egin eta hamalau onenen artean neska bat sartu duk, Maialen. Ez daukak batere garbi zer egin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-05 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Jon Sarasua
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badira hogeita hamar urte, goputzez bahintzat, Ernesto Che Guevara hil zala, baina munduan lautik hiruk gosea pasatzen omen dute. Hogeita hamar urte igaro ondoren, oraindik ere Fidelek eta Chek badituzte elkarrizketak Kubaz eta munduaz. Maia izango da Fidel eta Sarasua Che. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-05 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Sarasua
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikote bat zarete. Ume bat ekarri nahi zenuten, Jon emaztea haurdun geratu da, eta lau hilabetera egin dioten frogan, barruan zazpi ume dituela azaldu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-21 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jokin Sorozabal
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Espainian bi milioi langabetu daude eta laurehun mila haur inguruk egiten omen dute lan. Iñaki langabe horietako ba da, eta Jokin, berriz, haur langile horietako bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-21 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier "Euzkitze"
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi mila eta berrehungarren urtean gaude. Zuk horretan adituak zaretenez, euskararen autopsia egiteko ekarri zaituztete, batez ere zertaz hil den aztertzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-21 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hire bizitokia festa handia huen orain dela gutxi. Urtero bezala ahaidez, lagunez eta loreez lepo egon duk; orain berriro bakarrik hago, bakardaderik latzenean, datorren urtera arte, heure hilobian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-14 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azkenaldi honetan bideoak direla-eta badira hainbat istilu. Estrasburgoko parlamentua ere kezkatuta dago eta erabaki dute horren barri emateko bertsolariren bat hara eramatea. Beraz, hango parlamentuaren aurrean zaude eta euskaldunak zer edo nor diren argibideak eman behar dizkiezu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Xalbadorren bertso ezagun hau jarri zioten megafoniaren bidez: Anai-arrebak ez otoi pentsa neure gustura nagonik; poz gehiago izango nuen albotik beha egonik. Zuek ez bazerate kontentu errua ez daukat ez nik; txistuak jo dituzute baina maite zaituztet oraindik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bihar dira hirurogeita hemezortzi urte Muxarro bertsolaria hil zela. Xenpelarren ondoan egin zen famatu, izan ere biek Errenteriako oihal lantegian egiten zuten lan. Nonbait erretzea debekatua zegoen, eta Muxarro izkutuan pipari tiraka ari zela, Xenpelar etorri zitzaion enkargatu paperean kargu hartzera. Ordukoak dira "Aizak hi mutil mainontzi" bertso ezagunak. Denbora asko igaro da, baina hemen ditugu Xenpelar Peñagarikano eta Muxarro Lizaso. Hortxe harrapatu dute Muxarro berriro ere zigarroa erretzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-31 Murueta Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas"
Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Pegatina bat daukagu hemen EHNEk ateratakoa, eta bertan behi bat eta eguzki bat agertzen dira. Behiak hauxe dio: "Lur barik zoratuko gara". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-21 Iruñea Hitzaldia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
Neurria: Neurri luzekoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joserra Garziaren "ELEtik ENEra" poema: "Boterea eskuratu arte iraultza. Boterea eskuratu eta irauntza. Utopiaren errautsak besaulki azpian dautza". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, txikitan, izugarrizko ilusioz etortzen zen Donostiara Igeldoko parkera joateko. Orain, semeak Igeldora eramateko kapritxoa dauka, baina semeak esaten dio hori ez dela parkea, parkeak Port Aventura, Eurodisney eta horiek direla. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni "Txunta-txunta" izango da, eta Jon, berriz, "Gora ta Gora". Ea zeinek lortzen duen jendea zutik eta behar den bezalako errespetoan jartzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zer behar duk zoriontsu izateko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Entzuna izango duzu Fernando San Sebastian gotzainak hego Euskal Herrirako elizbarruti bakarra aldarrikatzen duela. Azken egun hauetan horren kontrako iritziak ere entzun ditugu. Zuk zer pentsatzen duzu honi guztiari buruz? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-04 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni ertzainak alkoholemi kontrol batean bere koinatua, Peña, gelditu du Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-04 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peñagarikanok aurten ez du txapelketan parte hartuko, eta Igorrek botilerotzat gure dau Peña. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Jon Martin
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Puntua: Zorionak bihotzez / irabazleari Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Puntua: Zorionak bihotzez / irabazleari Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Euskal Herrian monarkia jartzera doaz eta zu izango zara errege. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi, Aitor, aspaldian Andoniren ondoren habilen detektibea haiz. Andoni, gaur, konturatu egin duk eta kargu hartu dik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Diseinuzko droga ezezagun bat, izugarri ona eta ez dakit zenbat dohain omen dituena, eskaini dik lagun min batek. Zalantzan hago probatu ala ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Gorka Ostolaza "Potxis"
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Hamabost eguneko bizitza eman dizute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Jon Martin
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Hamabost eguneko bizitza eman dizute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Joseba Goienola
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Hamabost eguneko bizitza eman dizute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anaiak zarete. Gurasoak kanpoan dira eta haien gelan sekretu bila hastea bururatu zaizue. Ea zer aurkitzen duzuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-13 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Beldurra libre dela, zea! Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-13 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Anjel Mari Peñagarikano
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bata ezkongai, bestea mutilzahar. Zer alde dago? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-13 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kaltutako Teresa izango haiz. Kalkutako kaleetan barrena zoaz, edo hobeto esan zaramatzate zerraldoan. Mundu osoko agintariak heldu dira ohore handiz agurtzera. Estatu mailako agurra egingo dizute. Ghandi eta Nerhu eramandako gurdi berean zaramatzate, eta biz bazterretan milioika kalkutar. Zer pentsamendu darabilkizu zerraldoaren barruan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-12 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Jon Lopategi
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hogeita hamar urte atzera egin dezazuen eskatu behar dizuet. Francoren garaiak dira. Zer oroimen dituzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-06 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Iñaki Murua
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Demagun, zuek biok, bi alargun zaretela. Badira bost urte zuen senarrak hil zirela, baina bion jarreran badago alderik: zu, Iñaki, urtean behin soilik joaten zara kanposantura bisitan, plastikozko loreak eskuetan dituzula; zuk, Jon, aldiz, astero-astero lore berriak jartzen dizkiozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ea bi hauen artean zerbait dezentea osatzen dugun! Jokin bertsolari ona da, primerakoa, baina kantari txarra, barregarria; Xebastian, berriz, bertsolari pattala baina kantari dotorea. Bion artean artista paregabea osa zenezakete. Jokinek bertsoa osatu behar du eta honek esandakoak Xebastianek dotore kantatuko ditu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Iker Osa
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok paparazziak zarete, elkarren oso lagunak eta sozioak gainera. Joan den asteburuan ere elkarrekin ibili zineten Parisen Lady Diren atzetik. Argazkiak ere egin zenizkioten, baina bakarra ondo, zuk, Iker, atera zenuen bakarra. Mantxik karrete osoa gastatu zuen, baina oso-osorik hondatu egin zitzaion. Orain, arazo bat duzue: ondo ateratako argazki horretan garbi asko ikusten dela Mantxi Lady Diri argazkiak ateratzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zer derizkiok zenbait eliza kirol eta kulturgune bihurtzeari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez, Ibon Karrera
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk biok estropadetan ibiltzen zarete, arraun talde berean, baina patroi lanetan. Batzuetan bat izaten da patroi eta besteetan bestea. Izan ere, zu, Alfontso, eskarmentu handiko patroia zara, baina baita pisu handikoa ere, ehun kilokoa edo. Zuk, Ibon, berriz, eskarmentu txikiagoa duzu, baina zurekin arinago ibiltzen omen da trainerua, berrogeita hamar kilo zara hortxe-hortxe. Biotako zein izango da etzi Kontxan patroi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa