Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Curiosity killed the cat? [Bertsoa] / Galder Bilbao "Txapi"
Curiosity killed the cat? [Bertsoa] / Galder Bilbao "Txapi"
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-07-03
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A zer nolako koadroa dugun
margoztutakoa hemen;
pasadizo bat eta bi horma
nahiz (e)ta diruditen erren,
zuzendutako bide zidorra
puntu batean da eten,
bi lagun daude tente parata
eta begirada garden;
guk baita ere jakin nahi dugu
atzean zer ote dagoen.
Astiro hurbildu egiten gara
katuen mundura, aizu!
Gu kalekume baldin bagara
beraiek baita ere maisu;
adi ditugu babesle gisa
mitxinek ez dute izu,
hor gelditzeko baimena itxoiten
miauka esan dizu;
gehiegi hurbildu eta begiak
atera egingo dizkizu.
Zerbait gordeta dadukatela
etzazue izan dudarik,
txoritxoren bat edo sagua
bahituta izango dute hortik.
Gehiegi jakin nahi zuen katua
suertatu egin zen hilik,
rolak aldatu dira oraingoan
esaera zaharra zintzilik,
eta etxera bueltako gara
ezertxo ere jakin barik.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra