Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Nire gorputza, nire erabakia [Bertsoa] / Paule Ixiar Loizaga

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Nire Gorputza, Nire Erabakia (1. 2012. Sopela)
Bertsolariak / Egileak
Loizaga, Paule Ixiar

Deskribapena

Izenburua
Nire gorputza, nire erabakia
Dokumentuan jasotako izenburua
Nire gorputza, nire erabakia
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
XXI. mende "modernoa" ei duguna
Doinua
ETAren su-etenetik
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Ordenadore dokumentua

Nire gorputza, nire erabakia [Bertsoa] / Paule Ixiar Loizaga

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Ordenadore dokumentua 


XXI. mende
"modernoa" ei duguna
baina berdintasunean
dugu gizarte iluna
Ez baitzaigu ailegatu
heltzaroaren eguna
“Eta gizona da soilik
guzti honen erruduna”
gizonezkoek bakarrik
daukate askatasuna,
beraz guk sortu behar dugu
emakume oihartzuna
ez dagolako sexuen
arteko berdintasuna.

Emakume bat ezin da
atera lasai plazara
gona laburra edo (e)ta
eskotearekin hara
eta are gutxiago
heltzear badago gaba
askoren ustez orduan
probokatzaile hutsa da
txistuak entzungo ditu
inguruan beharbada,
(e)ta norbaitek jo dezake
sexu indarkeriara
izan ere askorentzat
panpinak baino ez gara.

Depilatzen ez den neska
txarto ikusten da eta
adibide asko daude
jarri ezkero arreta,
gure gorputza (e)ta nahiak
beti mantenduz gordeta
sexu indarkeriaz gain
presioaren fereka
bilatu behar dugulako
perfekzioaren meta
emakumezkoak gaude
gai honekin neka-neka!
Beldurragatik ez dugu
garena_izateko beta


Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra