Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Corrugadosi jarriak [Bertsoa] / Jokin Uranga

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Uranga, Jokin

Deskribapena

Izenburua
Corrugadosi jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Corrugadosi jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Urte askoan gurea izan da abundantzien bailara
Doinua
Mutil koxkor bat bada
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2364
Orrialdeak
21
Argitalpen / inprimatze data
2013-04-14

Corrugadosi jarriak [Bertsoa] / Jokin Uranga

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-04-14 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Urte askoan gurea izan da
abundantzien bailara
zenbat familia joan ote da
orain langabeziara?
Mahaian dago eztabaidagai
zer ginen eta zer gara
alfer alferrik izango dira
hemen ERE eta Hara!
Mentalitate aldaketa bat
ematen ez baldin bada!

Gallardo jaunak esan zuenez
hemen nahi zuen arriska
baina bidean galdu du nonbait
zeukan duintasun pixka
niki laranjak jada bihurtu
dira langile gorriz ta…
nahiz ta kexatzen garenoi deitu
ohi diguten terrorista
hemen hiltzaile bakarra dago:
Sistema kapitalista!

Eta sistemak beti bezala
bere bidea hartu du
batzuk lepoan duten korbataz
itotzea nahi gaitu gu.
Saia gaitezen antolaketan
eskuz esku buruz buru
eredu berri justuen bila
bizitza duinak helburu
gugatik inork ez du egingo
geuk egiten ez badugu!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra