Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-06-22 Orio Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-06-22 Orio Berezia
Gai-emailea
Manterola, Unai
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Peñagarikano, Anjel Mari
Soto, Julio
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Loretxu tabernan egiten zituen otorduak Manuelek, eta ordu asko ematen zituen han. Hiru hauek ere hara joan dira hamaiketakoa egitera, bukatu dute, baina inork ez du eskua patrikan sartzen.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
9

Edukiari buruz

Pertsonak
Lasarte, Manuel

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-06-22 Orio Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano

Salda bero-beroa
ta haragi puxkak
ta Juliok zioen
“Peña uztak uztak!”
ta behar zan garaian
ez euro ez dukat
Bankia baino ere
gutxiago daukak. (bis)

A. Egaña

Peña bertsotan dabil
bat eta besteko
eta kafea saltzen
soldatai eusteko
ez du askorik falta
ja aberasteko
baina ederra dago
trena erosteko! (bis)

J. Soto

Bat lau aldiz txapeldun
izar bat oraindik
bestea kafeakin
ta txapeldun lehendik
auskalo zenbat txeke
handik ta hemendik
paatuko nuke baino
lotsa ematen dit. (bis)

A.M. Peñagarikano

Guk genun egarria
guk genun gosia
ta urteko ardotik
guk sartu dosia
txorizo puska ederra
ta haragi egosia
egosia beharko zun
ez zuk erosia! (bis)

A. Egaña

Eta orain Julio
nahi det enredatu
gure legea zer den
ez da enteratu
bertsolari ohiturarik
ez zaio peatu:
zaharrenak txofer egin
gazteenak pagatu. (bis)

J. Soto

Majo gosaldu dugu
pixka’t itxaronda
Naparroan bageunde
Naparroa on da
nik pagatuko nuke
ta lasai egon ba
gaur ez du itxurarik
Gipuzkoan egonda. (bis)

A.M. Peñagarikano

Egaña bera ere
dago oso lasai
gonbidatzeko lagun
pagatzeko etsai
pagatu behar danean
burla eta jai jai
Zarauzkoa ez dakit
debaldekoa bai. (bis)

A. Egaña

Honuntz elkartu gaitu
pagano arrazak
jan-edan ondoren guk
fededunan trazak
batek “”Uztak!” zioen
besteak “Laga zak!”
agur ordainduko du
herriko apaizak! (bis) *

J. Soto

Apaizak’e falta du
txanpona, papela
kontu emanda nago
ze egin bestela
ordaindu gabe joan
beharko garela
azken aldian egin
genuen bezela. (bis)


* Unai Manterola, gai-emailea, apaiza da.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra