Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2012-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
Bertsoa entzun |
2012-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Gizona ez zazu kendu
tira tira tira!
Bata makurtu gero
ertzetikan jira
harrituta nago ni
hoieri begira
efekto espezialik
gabe ai al dira? (bis)
J. Soto
Hara neska lau hankan
begira ze lio!
Gizona gora-behera
gizona serio
larogeita bi urtekin
bizi da Julio
nere gerrik ez dute
hortako balio. (bis)
M. Lujanbio
Larogeita hamar urte
ta ze kontu bitxi
bakarrik egin degu
muxu ta irrintzi
gerritikan ezinak
du inporta gutxi
imajinatzera're
ez nitzan iritsi. (bis)
J. Soto
Ezkondu ezkeroztik
ez musu ta ez su
esaten nion Maialen
"Musu emadazu"
ta berak beti "Ez ez"
ta nik hari kasu
eta orain gogoa
zergatik daukazu? (bis)
M. Lujanbio
Ba gogoa piztu zait
ze esango det mutil?
Erantzi zure mami
ta hezur borobil
ni armaio gainera
eskalatzen nabil
oaingoan ein behar degu
gaztetu edo hil! (bis)
J. Soto
Regimena bazela
zuten erakusten
baina nik kriston tripa
bizkarrakin eusten
igual txilibitua
hasiko zen puzten
zuk esan nun dagoen
nik ez dut ikusten. (bis)
M. Lujanbio
A ze-nolako festa
ta hau da hau salda!
Gu fededunak gera
baino gaur igual da.
Tripatik gerripera
badaukazu malda
hiru egun aurretik
berpiztuko al da? (bis)
J. Soto
Ta animatzen ai naiz
ni bero-beroan
eske zure irrifar
zure jeneroan
bale etorri hasi
gaitezen ero han
montatu zaite nere
helikoteroan. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra