Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-10-06 Iurreta Jaialdia
Gai-emailea
Elortza, Igor
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Transzendentziarako gaitasunik duen bertsolaririk badago, bat behintzat zu zara; unea eta lekua gainditzeko gaitasuna. Kontua da atzo irakurri nuela Nestor Basterretxearen esaldi bat, eta pentsakor utzi nauela bertsolari moduan. Hauxe da esaldia: "Jarrera serioa da euskalduna. Denboran iraun dezaten eginiko obrak dira euskaldunarenak, lekuko izateko eginikoak".

Deskribapena

Doinua
ETAren su-etenetik
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Edukiari buruz

Pertsonak
Basterretxea, Nestor

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jarrera serioa da
nunbait euskaldunarena
ni ados nago horrekin
apuntatzen naiz lehena
betirako irauteko
da egiten degun dena
hori igual aldatu da
ja ez da lehenago zena.
Urteetan jasan degu
zapalkuntza jazarpena
ta menderik mende goaz
beti bilatuz hurrena
gure hizkuntzak bermatzen du
herri honen iraupena. (bis)

Aro zailak pasa dira
batzutan ginen lau katu
batzuk bidean gelditu
ta beste batzuk nekatu
baina pausoak emanik
eta jarreran ausartu
beste mende berri baten
bizirikan gera sartu.
Lehengo ikono zaharrak
betiko dira zahartu
orain izar berri batzuk
behar ditugu bilatu
bizirik mantendu nahiak
justu horrek bizi gaitu. (bis)

Adibidez hemen gaude
zuekin sei bertsolari
laister hiltzen den bertso bat
ari naiz orain kantari.
Dena ez da harrizkoa
jarri gaitezela adi
sentimentua zer den ba
airean degu nabari.
"Sortuko dira berriak"
Xenpelarrek zion hori
baita irudi berriak
ta amets berri ugari.
Jarri gaitezen begira
jaioko den loreari. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra