Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-04-14 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Josu Oiartzabal "Xenpelar", Nekane Zinkunegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Osinalde Saria (41. 2012. Gabiria)
Saioa
2012-04-14 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Murua, Jokin
Bertsolariak / Egileak
Oiartzabal, Josu "Xenpelar"
Zinkunegi, Nekane
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok San Mameseko leihatilan Europa League-ko finalaurrekoetarako sarrerak erosten topo egin duzuen bi Realzale zarete. Zer gertatzen da hemen?

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-04-14 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Josu Oiartzabal "Xenpelar", Nekane Zinkunegi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Zinkunegi

Gu zertan ari geran
zaila da esaten
holakoak ez dira
askotan izaten.
Hemen ikusi eta
hala kolpe baten
gure jokalariek
zerbait ikas 'zaten. (bis)

J. Oiartzabal

Beti galdu beharrak
ematen du pena
horixe da Reala
gauza nabarmena
baina nitaz oraindik
ez dakizu dena:
ni errealista naiz
Bilbo da onena. (bis)

N. Zinkunegi

Athleticzalea hau
ze mutil epela!
Onan alde egiten
bai erreza dela!
Baina ez zaude sano
esango dut bela
bilbotar denak gaixo
omen zaudetela. (bis)

J. Oiartzabal

Gaixo nengoen baina
sendatu naiz garaiz
aspaldian gabiltza
hain aurpegi alaiz.
Athletic irabazten
nola ari dan maiz
bilbotarra izateko
oso umila naiz.

N. Zinkunegi

Ba nirekin dexente
harrotua zera
gora egiten dunak
egiten du behera
eta egunen baten
badegu aukera
hurrengo derbian elkar
ikusiko gera. (bis)

J. Oiartzabal

Eskatzen dezuna zuk
ez da gehiegia
ta baietz esatea
dugu zilegia.
Aukera ederra da
benetan neria
biok joka dezagun
oraintxe derbia. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra