Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Nehork ez zuen espero baina lortu egin duzu.

Deskribapena

Doinua
ETAren su-etenetik
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hamazazpi urte ditut
ia-ia egin naiz handi
hortzetako aparatua
eta aknea ugari
sudurpean hiru bizar
agertzen zaizkit nabari
horrelaxe jaio nintzen
ta bota kulpak amari.
Lagunak trufaka dauzkat
beti adar jotzen ari
“Lakuko zisne itsusia”
deitzen zidaten aspaldi
ta gaur muxu eman diot
klaseko ederrenari. (bis)

Hileak baneramatzan
bere atzetik zer suma
nahiz zaila diren elkartzen
larrosa eta asuna.
Amaia oso jatorra
ederra bezain txukuna
bilakatu dut maitea
nere printzesa kuttuna.
Berak berezkoa dauka
halako edertasuna
eta nik hori ezean
bada naturaltasuna.
Gure amak arrazoi zuen
itsua da maitasuna. (bis)

Berai esker bihotz forman
ikusten nuen arbela
beregana zihoazen
konpasa ta erregela.
Muxu bat eman ta utzi nau
emozioz mela-mela
bukatu da rekreoa
ta hau da sentipen itzela.
Pasilloan hortxe noa
nere zain dut ikasgela
han sartu naiz toreroa
zezen-plazara bezela.
Nere inbiritan daudenak
izorratu daitezela! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra