Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (13. 2010)
Saioa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Estiballes, Arkaitz
Lekue, Etxahun
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lamia eta tartalo zarie. Etxahun, lamia eta Arkaitz, tartalo. Euskal mitologiako ederra eta piztia.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue
Urrezko orraziak
nik bueltan daukadaz
apain-apain ipintzen
naiz beti eurakaz
zu ez zara izango
begi bakarragaz
nire edertasuna
somatzeko kapaz. (bis)

A. Estiballes
Baduzu edertasuna,
baduzu grazia
nik berriz usain txarra
eta garraisia
ilea ta bizarra
ere nahasia
eman behar didazu
urrezko orrazia. (bis)

E. Lekue
Orrazia emoteko
dinostazu ozen
bide eskaserantza
ez dakit zatozen
ni ez naz saiatuko
zure itxura ontzen
hori urrezko orraziak
be ez dau konpontzen. (bis)

A. Estiballes
Baina konpondu behar
gara elkarrekin
nahiz ta aurka zabiltzan
ekin eta ekin
dantza ere gustora
eingo dot zurekin
ez banauzu zapaltzen
ahate hankekin. (bis)

E. Lekue
Bururik behintzat ez dot
nik zugaz galduko
urrundu zaite arren
urrundu ta punto
zu zapaltzeari egin
behar deutsat uko
hainbestean zugana
ez naz hurbilduko. (bis)

A. Estiballes
Ba ligatzeko egin
behar da aproba
ze ni zurekin beti
nago hain gustora
goazen txortan egiten
gu kobazulora
gaur gu bion mezklatik
zerbait urtengo da. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra