Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-01-20 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya
Bertsoa entzun |
2013-01-20 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Iratitxo ze dekozu?
Ene sortu jatzu duda
zelan ta noz jaio zinen
zalantza zeugan sortu da.
Ama ta biok joan ginen
domekan Sanantontxura
ta bertso saio ostean
begitu gendun zerura
euria bota ahala eta
goian-behean dana ura
besterik ez eta sartu
ginan gu kotxe barrura
farmazia itxita ta
musu batzuk emon gura...
Zu hurrengo irailean
etorri zinen mundura.
Eta horrela bete da
herriko haurtzaindegia
besterik ezin egin ta
alegria-alegria!
Edo beste batzuentzat
kondoiaren alergia
kontua da bete dala
sortu dala komeria.
Zuek ondo hezi eizue
ume eta gazteria
soilik bete dagiela
bihotzaren legedia
eta egin dagiela
gizarte barri handia
eurek hobetu dagien
bihar-etziko Mungia.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra