Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Unai Muñoa
Bertsoa entzun |
2013-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Unai Muñoa
Neurria:
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz
Doinua: Baserrian jaio nintzan
U. Iturriaga
Lehenengo egin behar dut
nik nire autokritika
aurten ez nagoelako
irudi asko ikusita.
Bi alabek egin zuten
behinola etxean bisita
ordutik egunkariak
pasatu ohi ditut ti-ta.
Argazki baten bazegon
ministraren bat korrika
zezen-plazan ta esan nuen
juxtu begiak itxita
“Zezenak egingo balu
ai gorputz horrekin zita
hori bai izango zala
oso argazki polita!”.
Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz
Doinua: ETAren su-etenetik
A. Arzallus
Txupinazo egunean
nahi dut koka gaitezela
begira egon nintzen ni
hemengo asko bezela.
Teilatutik teilatura
bazen soka bat itzela
ikurrina bat haundia
geure zapi ta mantela
hogei minutuz berandu
ta ze alkate ze txepela!
Pazientzia gutxi horrek
kezkatzen nau dena dela
gu badira bostehun urte
itxoiten ari garela. (bis)
A. Egaña
Ta beste argazki bat zen
begientzat a ze mina!
Festen hasieran zan ta
ze-nolako imajina!
Neska bat lepo gainean
eskuak pila, majina
neretzako behintzat ez zen
hain irudi atsegina
a ze esku pare lizun
nazkagarria, zikina!
Zoritxarren ulertzen dut
ar esku likitsen grina
neskaren irrifarrea
zitzaidan ulertezina. (bis)
Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz
Doinua: Gaztalondo handian
J.M. Irazu
Andonik aipatua
hain txuxen lehenago
hain argazki berria
ez da zeharo
kontzientzi pixka bat
behar zan itxaro
animali festa da
geroz ta gehiago
eraso, esklabo
burua akabo
lotsatuta nago
esan beharra dago
zezen asko da baino
zerri gehiago. (bis)
Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz
Doinua: Larogeita hamar urte
M. Lujanbio
Txupinazoko argazkiei
begira nahiz eta jarrai
argazkirik gabekoek
utzi naute malkotan blai
bortxaketak, bortxaketak
Iruñan, Baionan nunahi
autoritatea ez da
ia ikusteko’re gai (bis)
“A hori pasatu al da?
Ez gera enteratu ai!
igual mereziko zuten
mozkortuta dabiltz alai”.
Gauak emakumeentzat
prohibitu izaten darrai
jaietan pasatzen da ta
jai ez denetan ere bai. (bis)
Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz
Doinua: ETAren su-etenetik
U. Muñoa
Ikurrinaren auzia
mendeetako katea
neskekiko bortxaketa
zaila dago sinestea
pausoz pauso kalez kale
dena kanpoko jentea
musika elektronikoa
taberna bete-betea
ez da erraza Iruñan
bueltatxo bat ematea
ondorio bakarra dut
eta noan esatea:
aukera onena dela
Lesakara joatea. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra