Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-10-12 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-10-12 Lekunberri (N) Jaialdia
Gai-jartzailea
Larraungo Bertso-Eskola
Gai-emailea
Goikoetxea, Arkaitz
Bertsolariak / Egileak
Martin, Alaia
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bertso-saio honetarako kartelak jartzen ari ginela bi komentario iritsi zitzaizkigun belarrietara. Batek esaten zuen hauxe: “Zergatik beti emakume bat?”. Eta besteak: “Eta zergatik aurten emakume bakarra?”

Deskribapena

Doinua
ETAren su-etenetik
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-10-12 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arkaitzen dei bat jasota
nator gaur Lekunberrira
bertsoak harrera ona
izaten duen tokira
baina badago duda bat
zuen begitatik begira:
“Neska hori gaur kantatzen
zeri eskerrak ari da?”.
Hori demostratzea da
daukadan espektatiba
galderak mila dauzkagu
generoaren harira…
Galderak dauzkagu baina
erantzunak behar dira. (bis)

Emakumea ari da
mila esparrutan suspertzen
nahiz batzuetan zauriak
barruan zaizkigun lehertzen
desberdintasuna non den
ez da hain erraza ulertzen
ezberdintasunak berdin
egiten gaitu hain zuzen.
Ez nabil besteen ahotik
paper jakin bat betetzen
ta duda bat sortu ohi zait
nahiz ez naizen haserretzen:
mutilak zergatik dauden
nola ez duten galdetzen. (bis)

Niri berdin zait X, Y
edo zein den kromosoma
feminitatea ote den
emakumeen sintoma
tabuek eta klitxeek
gugan sortzen duten horma
puska liteke ta eman
gure izaeraren forma.
Hain juxtu horretarako
etorria naiz gaur hona
edozein izan liteke
eta bertsolari ona:
emakumea, gizona
ta batez ere pertsona. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra