Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-11-07 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Aimar Karrika

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Kabigorriko Bertso Gauak (1. 2013-2014. Irun)
Saioa
2013-11-07 Irun Jaialdia
Gai-emailea
Zelaia, Egoitz
Bertsolariak / Egileak
Barroso, Odei
Karrika, Aimar
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Irakasle dabiltza egunean zehar Aimar eta Odei. Ikasleen aurrean beti itxurak mantentzen saiatzen dira. Berri on bat: hemen ez dago haurrik; hemen ez duzue itxura mantendu beharrik.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-11-07 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Aimar Karrika

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Karrika

Iparraldean gabiltz
klasetan lasterka
ze bertso eder entzun
ta bertan zer gerta.
Gaur ezingo dut aizu
dena bota iepa
nere aurrean ikasle
ohi bat daukat eta. (bis)

O. Barroso

Aimar mintzatzen zaigu
balego elizan
nik deus pentsatu gabe
nahiago dut esan
eta segituko dut
nik nahi dudan gisan
nere ikaslea behintzat
ez delako izan. (bis)

A. Karrika

Baina apaizarena
al da nere sona?
Irakasle xume naiz
ni Odei gizona!
Eta gainera zintzo
formala ta ona
zeozergatik dator
entzutera hona. (bis)

O. Barroso

Hona entzutera dator
ta beretzat kalte
hemen berak ez baitu
ikasiko bat'e.
Nahiz ta haurrak gaurkoan
gelditu aparte
hauek beldur gehiago
ematen didate. (bis)

A. Karrika

Odeik bertsotarako
ez dauka problemik
botatzen du hain bertso
txukun ta lerdenik.
Nik bat ekarri dut gaur
ez dago besterik
baina ez dut ikusten
zure ikaslerik. (bis)

O. Barroso

Aimar hor hasi ez da ba
dale eta dale!
Nik etsi beharko dut
erranen dut "Bale!"
Ni naiz zure zale ta
zu zeu nere zale
zu nere irakasle
ni zure irakasle. (bis)

A. Karrika

Ez holako gezurrik
esan honezkero
beti elkarrekin gabiltz
ta zenbat endredo!
Ongi zabiltz bertsotan
ongi zabiltz edo
zugandik ikasten dut
ia egunero. (bis)

O. Barroso

Pelota egiten dit
Aimarrek tarteka
hona ez naiz etorri
laudorio xerka.
Isil gaitezen eta
eseri lasterka
jada nahiko itxura
galdu dugu eta! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra