Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-12-07 Baigorri Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-12-07 Baigorri Lagun-artekoa
Gai-emailea
Janko, Battit
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Egaña, Andoni
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zahar etxeko bi bizilagun zarete. Mirenek Andoniri egunero dantzatzea proposatu dio, eta Andonik egunero ezetz. Baina egun Andonik dio Mireni proposatu, eta Mirenek ezetz.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
12

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-12-07 Baigorri Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña

Hau momentu kaxkarra
hau une txepela!
Ezetz esan ez dit ba
uste ez bezela!
Badakizu nerea
lotsa hutsa zela
ziur nago zurea
mendekua dela. (bis)

M. Amuriza

Dantzan eraman gura
zintudan hemendik
baina ezezko pila
hartu nituen nik.
Gaur zaharra izateak
zaharra zarenetik
ez du esan nahi errez
konforma naizenik. (bis)

A. Egaña

Falta nuen dizdira
dantzako brillua
ispiluan aurrean
ze ordu pilua!
Ensaiatu ta ezetz
hau da istilua!
Ia desgastatuta
daukat ispilua. (bis)

M. Amuriza

Entseatu ei dozu
errenditu nendin
gaur eskaintza bat egin
didazu desberdin
ta hurbildu zatzaizkit
balada batekin
nik gutxienez nahi dut
fandangoa egin. (bis)

A. Egaña

Ni fandangoan nahiko
txarra naiz praktikan
ez dut asko mugitzen
beso ez hankikan
hankak beti geldo ta
eskuak patrikan
orain mugitzen zaizkit
hortzak bakarrikan. (bis)

M. Amuriza

Hortzak dituzu lagun
oraindik dardarka
baina purua eskuan
ez duzu ez falta.
Nola altxaraziko
dizut bada hanka
lau salto egin orduko
itoko zara ta! (bis)

A. Egaña

Nere asmoen berri
baduzu azkenik
erle izanak jada
ez baitu eztenik
arnasa juxtu-juxtu
hartzen du Andonik
zure bular artean
ito nahi nuke nik. (bis)

M. Amuriza

Lehen botatzen zizkidan
makina bat ezten
ta orain hitz politok
ez ditut sinesten
nire bular artea
nola hain merke ez den
debalde dago eta
zuk segi amesten. (bis)

A. Egaña

Baina posible al da
ezetz esatea!
Esan zaidazu baietz
letra potentea:
azken dantza hontara
zurekin maitea
posible da benetan
azkena izatea. (bis)

M. Amuriza

Tira ba egingo dut
zugana eztanda
eta onartuko dut
Andoni demanda.
Agian hau guretzat
azken dantza izanda
badaezpada jarri
gaitezen etzanda. (bis)

A. Egaña

Garaia zen postura
zeuk aukeratzeko
nere beso ta gerri
ez minberatzeko
baina esazu argi
ni enteratzeko:
arriskurik ba al da
haurdun geratzeko? (bis)

M. Amuriza

Emakumeok dugu
arrisku gorena
gizonekin ibili
ezkero lehena.
Ni jada haurdun nago
esango dut dena
zu zara euki dudan
ume haundiena. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra