Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Kanpora joanen zara bizitzera, maleta egiten ari zara [Bertsoa] / Uxue Mesa Garmendia

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Mesa Garmendia, Uxue

Deskribapena

Izenburua
Kanpora joanen zara bizitzera, maleta egiten ari zara
Dokumentuan jasotako izenburua
Kanpora joanen zara bizitzera, maleta egiten ari zara
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Amak gaur erran diala exertzeko bere ondun
Doinua
ETAren su-etenetik
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Ttipi Ttapa [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
34
Zenbakia
626
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2014-11-13

Kanpora joanen zara bizitzera, maleta egiten ari zara [Bertsoa] / Uxue Mesa Garmendia

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-11-13 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amak gaur erran diala
exertzeko bere ondun
gauza bat neri errateko
bazula bueltaka burun
alaba ez gara bizi b(eh)ar
orain bizi garen lekun
agurtu beharko dituzu
zure famili ta lagun
orain sentitzen naizela
pertsona okerrena mundun
beti izango zaitudala
nere bihotzean Irun
hau baino herri hobegorik
ezdut ikusiko inun.

Kalera ateratzeko
soin eta galtza estuak
eta babesteko krema
ez erretzeko eskuak
mandiririk ez badago
bada ezpada zakuak
maletan sartu ditut nik
album ta erretratuak
spraiez pintatu nitun
alde zaharreko lekuak
kultur etxearen atzean
errandako sekretuak
ez ditut ahantziko Irunen
bizitako momentuak.

Larre handietako behi
baserritako zerriak
Euskal Herriko erleak
punttudun manttangorriak
mendietako paisaia
urriko zuhaitz gorriak
zelaietan amarekin
dauden arkume berriak
eta zeruan bueltaka
arrano beldurgarriak
adarren gainean xutik
txioka txantxangorriak
tokitxo bat bihotzean
hartu dit Euskal Herriak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra