Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Olentzero hain hurbil [Bertsoa] / Miren Loizaga

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Loizaga, Miren

Deskribapena

Izenburua
Olentzero hain hurbil
Dokumentuan jasotako izenburua
Olentzero hain hurbil
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Olentzero hain hurbil ikusi ezkero
Doinua
Olentzero joan zaigu I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Zenbakia
244
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2013-12-21

Olentzero hain hurbil [Bertsoa] / Miren Loizaga

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-12-21 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Olentzero hain hurbil
ikusi ezkero
gailur elurtuetan
sentitzen da bero
magiaren garaia
badelako edo
kontsumoak eragin
digulako ero (bis1)
magiaren garaia
badelako edo
bihurtzen garelako
gabonen bezero (bis2)

Billano gain hortatik
ageri da garden
gure eskualdeko
kostaldea zer den
ederraren ederrez
begi bistan Eden
bizirik mantentzeko
ez hartu atseden (bis1)
ederraren ederrez
begi bistan Eden
kontsumo ereduak
diñosku nor garen (bis2)

Uribe kosta ala
"Kosta Rika" izan
kontrolatu jarrera
oparien ehizan
ez erosi hau azken
Gabona bailitzan
ta herrian erosi
jardun herrigintzan (bis1)
ez erosi hau azken
Gabona bailitzan
Olentzero baitago
gu danon peskizan (bis2)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra