Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Klima bete zigor [Bertsoa] / Itxaso Paia

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Paia, Itxaso

Deskribapena

Izenburua
Klima bete zigor
Dokumentuan jasotako izenburua
Klima bete zigor
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Irudi hau ez al zen koloreanitza?
Doinua
Errota zahar maitea
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Zenbakia
255
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2014-07-10

Klima bete zigor [Bertsoa] / Itxaso Paia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-07-10 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irudi hau ez al zen
koloreanitza?
Zer da iluntasuna?
Lainoa? Geriza?
Filtro bat? Errore bat?
Zer da? Sarri gisa:
argazkilariaren
begirada grisa.

Uribe Kosta, noski,
ez da Bora Bora;
begiratuta ere
aldi oro gora,
eguzkirik ez dago
inondik inora,
eta irudi hau da
horren metafora.

Euskal Herrikoa da
"Klima bete zigor",
halere, ausartenak
berdintsu dabiltz hor,
bainujantzitan jarri
nahi zuten derrigor;
egun horretan, behintzat,
ez zen erre inor.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra