Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Oporrak kanpingean [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Agirreazaldegi, Ainhoa

Deskribapena

Izenburua
Oporrak kanpingean
Dokumentuan jasotako izenburua
Oporrak kanpingean
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gorputzak eta buruak bazuten haien desira
Doinua
ETAren su-etenetik
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
77
Zenbakia
2427
Orrialdeak
19
Argitalpen / inprimatze data
2014-09-07

Oporrak kanpingean [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-09-07 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gorputzak eta buruak
bazuten haien desira
ta oporrak egin ditugu
gure beharren neurrira.
Nafarroko kanping baten
hogei egunez guztira
orain kanpotik jarrita
oporraldiai begira:
eguneroko ohiturei
so egitea aski da
soziologo batek azkar
aterako luke gida:
kanpingean ere lehengo
mundu denak batzen dira.

Partzelan gosaldu edo
tabernan barra gainean,
ingurutara muitu edo
beti leku jakinean,
telebista batekin joan
edo e-booka soinean,
haurrekin denbora pasa
edo askatu ring-ean,
lentejak edo kostillak
parrilarik haundinean,
arropak garbitu edo ez;
eta nork? Azken finean…
Lehengo mundu guztiak
batzen dira kanpinean.

Bikoteak haserretu
edo erraz jarri ados,
norberaz hitz egin edo
beste denei adarra joz,
oporrak dastatzen egon
edo bukatzeko gogoz,
dagonaz gozatu edo
amestu gehiago askoz…
Hutsune handien ispilu
egi txikien altaboz
oporretan iraultzarik
ez da gertatu oraingoz:
kanpineko mundu denak
berriz gizartera gatoz.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra