Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2014-04-25 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu
Bertsoa entzun |
2014-04-25 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Xarmangarria zera
U. Agirre
Arraunean ze ligan
daukagu Zumaia?
A. Laburu
Ez dakit igaro zan
Kontxako garaia
baino ekonomia
izaki etsaia
ahal dan goren eustea
degu denon nahia.
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Maritxu nora zoaz
S. Lizaso
PPn kandidatoa
zein da Europako?
A. Laburu
Ondo dakit bat bizi
dana bapo-bapo
eta korbatarekin
ibiltzen da guapo
baina ez nuke nahiko
nere etxerako.
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Haizeak bidali du
A. Mendiluze
Zenbat baldosa daude
Zumaiako plazan?
A. Laburu
Marmolez egindako
bakarra ez al zan?
Euri eta txingorra
egiten du jasan
behera beidatu gabe
ibiltzen naiz dantzan.
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Haizeak bidali du
A. Egaña
Gizon ala andrea
zer zen Aita Mari?
A. Laburu
Ez dakit zu brometan
ez al zeran ari?
Mari izenarekin
badaude ugari
baino emakume ezin
ba esan aitari!
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Orioko balearena
U. Alberdi
Ba al dakizu zer dan
toxoplasmosia?
A. Laburu
Kazetaritzan zukin
daukat ikasia
tomo zabal batean
lerrotan nahasia
baino ez esplikatzeak
badauka grazia.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra