Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-06-24 Andoain Jaialdia
Gai-emailea
Beloki, Ion
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Zubeldia, Iker
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hamalau urte zenituztenean, bikote izan zineten. Gaur txosnetako turnoa izan duzue elkarrekin. Txosna itxi eta bakarrik geratu zarete barruan.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iker Zubeldia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre
Gazte garaitan bazan
indar ta beroa
ta gaur berriz bakarrik
a ze endredoa!
Zerbezak ateratzen
momentu geldoa
oaindik bero al dago
zure kaineroa? (bis)

I. Zubeldia
Gozatu dizkidazu
Amaia belarrik
orain ia ez daukat
lehen nuen indarrik
ibili zeralako
urruti samarrik
ta ia gelditzen zait
aparra bakarrik. (bis)

A. Agirre
Zer dabil hau brometan
edota benetan?
Urruti ibili arren
gaur naukazu bertan
aparra jetxi zaio
beraz jardun zertan?
Ez naiz galduko zure
zurikerietan. (bis)

I. Zubeldia
Leheno nahikoa gendun
begirada hutsa
baina urte hauetan
hau da aldakuntza!
Nolako orrazkera
nolako gorputza!
Asko mejorau dezu
ordutik honuntza. (bis)

A. Agirre
Pixka bat argaldu da
nere tripatzarra
ta gaur ligoteoan
gabiltz ttirri-ttarra.
Txapa denak itxita
ta ilunabarra
gaur ere ni naiz zure
bezero bakarra. (bis)

I. Zubeldia
Bueno bakarrik gaude
eta azken finen
igual ein dezakegu
saio bat sprinen
barra gainean edo
kainero eskinen
ia ahaztuta daukat
nola hasten ginen. (bis)

A. Agirre
Beraz hasi behar deu
orain eta hemen
hortarako badezu
behar hainbat kemen.
Galdera egin dezu
“Nola hasten ginen?”
bukatu egiten zendun
hasi baino lehen. (bis)

I. Zubeldia
Esprinista ona naiz
zure aditzera
gauza ez da aldatu
zuritik beltzera:
lehen eoskorra zinen
orain hala zera
pertsiana jetxi ta
banoa etxera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra