Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Oier Iurramendi Etxeberria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Lizardi Saria (39. 2015. Zarautz)
Saioa
2015-09-04 Zarautz Sariketa
Bertsolariak / Egileak
Iurramendi Etxeberria, Oier
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Badakizu hau dela zure azken aukera.

Deskribapena

Doinua
ETAren su-etenetik
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Oier Iurramendi Etxeberria

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Larunbata izaten da
maitasunaren azoka
batzuk elkarri begira
ta besteak elkar joka.
Nik aspalditik neska bat
baneukanez begiz jota
nere kuadrillako denek
zorterik onena opa.
Banijoa beregana
nahiz nerbioak oztopa
bere aurrean trabatu
erori, kubata bota
baina ez du asko axola
neri begira dago ta. (bis)

Sentitzen det ditudala
bihotz barruan bi tiro
nere haserako planak
eman ditu zortzi jiro.
Lotsagorritan jartzen naiz
begiratzen dut aldiro
lurrera erori naiz ta
orain dena negatibo.
Etxera noa korrika
badet hamaika motibo
nahiz ta saiatu izanak
autoestimua igo
hurrengo larunbatian
saiatu behar det berriro. (bis)

Astebete igaro da
berriz ere larunbata
eta ibiliko gera
taberna hortan bueltaka.
Inoiz ez da lagungarri
tabernetako zarata
baino lotsa gordeko det
eta beldurra aguanta.
Oraingoan lortuko det
hau azken aukera da ta
eta hortxe hasiko naiz
belarrondoan esaka
“Aizu, hartu nahi al dezu
lehengo asteko kubata?”. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra