Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Saioa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Galletebeitia, Xabat
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Telebista isiotu dozu eta bera agertu da. Sinistu ezinda zagoz.

Deskribapena

Doinua
ETAren su-etenetik
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Soilik geunden telebista
eta neure egongela
albisteak jarri ditut
maiz egiten dut horrela
berez txarra den notizi
batek astindu sabela
baina ez pentsa ipini
dudanik bisai goibela
“hil egin da” titularra
ta argazkia, eskela
zur eta lur geratu naiz
nola uste dena dela
gizon baten heriotzaz
poztu beharko nuela. (bis)

Jende piloa agertu
ez da ba pantailan bertan
hilobi baten aurrean
negarrez eta berbetan
oroitzapenak etorri
zaizkit burura benetan
ahaztuta neuzkan mamuak
dantzan nire ezinetan
odola bor-borka jarri
zait irakiten zainetan
bizitza osoa noa
mamu haien ordainetan
torturatu ninduenak
lorak dauzka baina bertan. (bis)

Intxaurrondon ikusten naiz
zintzilik bere amuan
bere oihuak entzuten
bere ohiko tonuan
lurpean dago gaur egun
ni sofa baten tronuan
pentsatzen dut hoba nitaz
beste egin bazenu han
hilobirik ederrena
duzu zure eremuan
leku onena eduki
zenuen lez gobernuan
baina lasai elkartuko
gara berriz infernuan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra