Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2006-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabier Amuriza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2006-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-emailea
Egaña, Andoni
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Amuriza, Xabier
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek aita-alabak zarete. Joandako hamasei urtean izango zenituzten haserrealdi batzuk, baina Xabierrek min, benetan, behin hartu zuen, Mirenek esan zionean "Aita, matxista hutsa zara".

Deskribapena

Doinua
Esateko ez naiz lotsa
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2006-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabier Amuriza

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Amuriza: Hankatxo biak kulunkan
halantxe daukat gomutan
umea zelan ipini jatan
ia ernegu puntan;
ta horixe esan eustan
bere burutxo ta buztan;
eta txarrena: zalantzan nago
arrazoia ete zeukan. (bis)

M. Amuriza: Oholtza ganean errege;
zenbat indar, zenbat fede?
Ai Amuriza ai Amuriza
hire bizilege?
Baina hi ez haz mesede
nahiz euki hainbat adore.
Eta oindino ez dau ikasi
labadora pizten ere! (bis)
X. Amuriza: Bera ezkatzean dantzan
ta ni eskobagaz martxan.
Gauza guztiak ez dira jarri
oindik nire saltsan;
ez dakit hain ondo plantxan
baina zu Mirentxu txantxan
hori zeuk asmau zenduan ala
amari entzun al zeuntzan? (bis)

M. Amuriza: Ez daigun esan aldrebes
hori egia da mesedez!
Ezkatz bueltara beharrerako
hurbiltzen da nekez;
amak danak errez-errez
zeozergatik bere legez
ezkondu eta aguantatu dau
zugaz hogeta bost urtez. (bis)

X. Amuriza: Umetxo baten irrikan
sentimentuen karrikan
ibili ginan hain pozik biok
ezkondu barritan?
Ez zaitez hasi erritan
ez egin hori birritan!
Zure azpiko erropatxoak
nik batu ditut sarritan. (bis)

M. Amuriza: Ez dozu sarri aurkitu
ez hartu hainbeste meritu;
matxista zara ta bide hortan
ez eizu segitu.
Behinola ideia bat piztu;
badaukoz hainbat arrisku:
bere umetako tiragomak ta
tangak ezin dauz bereiztu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra