Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-03-20 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2005-03-20 Igorre Jaialdia
Gai-emailea
Uriarte, Karmelo
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maialen, Esta es mi gente telebista programara gonbidatuta joan zara. Aurkezleak platora atera zaitu, eta zure bikotekidea, Andoni, aurrean agertu zaizu publikoki zerbait esan gura dizula-eta.

Deskribapena

Doinua
Adixkidia Andoaindikan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-03-20 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Kaixo Maialen zu izan zaitut
bikote paregabea;
zazpi urtetan ondo joan da
egin dut akats grabea;
barruan badut damu haundi bat
ta ezin euki gordea:
zure amakin enrrollatu naiz
behin bakarrikan ordea.

M. Lujanbio:
Hori bat eta horrelakoak
badituzu hamaika kasu;
bai etxean ta bai platoan'e
egiten dezu enbazu.
Lasai nengoen pozik nengoen
ta hemen azaldu zera zu;
nere gloria momentutxoa
lapurtu nahi al didazu?

A. Egaña:
Erantzun hortan nabarmendu da
hartuko zenuela min.
Zure amakin enrrollatzea
nik ere ez dut atsegin.
Proposamen bat egingo dizut
nahi ote zenuke jakin?
Eraztuntxo bat ekarri dizut
ezkondu zaite nerekin.

M. Lujanbio:
Bere txarrean iruditu zait
nahiko detaile polita
zu oso detaile onekoa
ez zerala izan jakin-ta.
Urre kolore polita dauka
nahiz faltsua duen pinta;
baina hara! Hor nere aitaren
izena du idatzita.

A. Egaña:
Txiki-txikiak daduzka letrak
baina ikusi du, akabo!
Nik neukan truko hori bistara
ekarri digu zeharo.
Aizu eraztun berri-berririk
ez zenezakeen itxaro;
familiako ekonomia
gastutarako ez dago!

M. Lujanbio:
Ez dunak ez du ez dan tokitik
gasturikan egin ezin;
nere amaren eraztunakin
ondo eman didazu min.
Behin hasi ezkero esan eingo det
audientzia igo dedin:
ba bai Andoni ni ere enrrollau
nintzan zure amarekin.

A. Egaña:
Bejondeizula! Orain igo da
audientzi hori topea
eta gainera seguru degu
mila euroko txekea.
Gure plan hori ondo irten zaigu
ene Mailalen maitea;
azken unean geratzen zaigu
negar pixkat egitea.*

M. Lujanbio:
Behin telebistan pasa ondoren
gure gloria trantzea
esan bezela orain onena
degu dibortziatzea.
Ta eraztuna ze? Ez zaite ari
aurrea eta atzea!
Fidelena ta onena dezu
Farias bati jartzea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra