Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-01-22 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertso Eguna (37. 2005. Donostia)
Saioa
2005-01-22 Donostia Lagun-artekoa
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Artetxe, Miren
Lekue, Etxahun
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Atzeko kartel honek zeresan handia eman du. Kartela oso arra zela, saioan ere bederatzi bertsolari gizonezko? Zuek elkarteko bi langile zarete. Bertso Eguna prestatzen ari zarete, eta zuk, Etxahun, atzeko kartel hori aurkeztu duzu. Miren ez dago konforme.
Gaiari oharrak
Bertso Eguna iragartzen zuen karteleko irudia gizonezko baten gorputz biluzia zen.
Aurpegirik gabea baina gizonezko baten irudia.

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-01-22 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Etxahun Lekue

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue:
Aurkeztua dut kartel eder hau
sinplea bezain txukuna
ta orain espero beste langile
danen baiezko erantzuna;
ez egiozu honi aurkitu
Miren bigarren zentzuna
honek ederto adierazten du
bertsoan biluztasuna. (bis)

M. Artetxe:
Kartel ederra aurkeztu duzu
zuzen eta eraginkor
biluztasunen harmoniaren
sinbolo tinko ta jator
ta saioaren sinbolo gisa
gizon bat ageri da hor;
bai, bai, librean izatekotan
gizona behar derrigor. (bis)

E. Lekue:
Kartel txukun bat aurkeztu eta
hara hemen tira-bira;
sinplea da ta ez zaitez jarri
hain urrutira begira;
jendean oso gustokoa da
hori argi dago tira...
Argi dago bai gaurko saiora
neska piloa etorri da. (bis)

M. Artetxe:
Full montyaren esperantzetan
etorri dira herabe
baina engaño bat iruditzen zait
ez al gabiltz nahiko grabe?
Gizon oso bat arren ta arren
biluztasunaren jabe;
bertsoa ez al da nahiko gogorra
potrorik azaldu gabe? (bis)

E. Lekue:
Potroen ikuspegi zabala
euki behar da bizitzan
eta ez dakit zu estuegi
hartzen ez ote zabiltzan.
Bertsolariak jarri nahi nitun
horixe dagoen gisan;
hori zen nire proposamena
baina ez dute nahi izan. (bis)

M. Artetxe: Egia esan ez dira izan
aurten proposamen anitz
tipo hau biluzik ta neska danak
baba eta ahoko bits
baina okerrena hara hauxe da
ta zinez egiten dut hitz
keja gehiago geneukakeela
emakumea izan balitz. (bis)

E. Lekue:
Nik egin dudan proposamenan
kontra agertu zara zu
neurri batean arrazoi duzu
ta egingo dizut kasu
baina halere duda batekin
hemen itxi nauzu aizu:
hainbeste keja, hainbeste keja
zuk zer proposatzen duzu? (bis)

M. Artetxe:
Zer proposatu, zer proposatu
hara hauxe da galdera!
Eta zuretzat erantzuntxo bat
zailegia edo ote da?
Proposamena hara zuzenki
ez gaiten joan gainbehera:
emakume bat, gizonezko bat
kartel berean batera. (bis)

E. Lekue:
Bada zuzena iruditzen zait
jarri duzun aitzakia
proposamena ere egin duzu
goitik behera egokia
eta onartu beharko danez
zuk esandako guztia
biluz daitezen hementxe eta
egin daigun argazkia. (bis)

M. Artetxe:
Argazki ederra aterako da
bai gu guztiok batzean;
egin dezagun hementxe bertan
edo hango baratzean;
egin dezagun propaganda bat
edo marketin antzean;
bueno hori bai argazkirako
ni Sebastianen atzean. (bis)

E. Lekue:
Argazki horrek sortu behar du
sekulako zalaparta!
Beharko dira hiru-lau Kursaal
eta jendea botata
baina gehiegi luzatzen gabiz
hemen Miren gure lata
azken batean Bertso Egunean
kartela gitxiena da-ta. (bis)

M. Artetxe:
Kartela gora kartela behera
bueltaka alperrik geunden
proposamenak atera dira
guztion artean hemen.
Hurrengo urteko horri begira
pentsa dezagun bederen
proposamenak onartzen dira
bertsozale.com-en. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra