Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-09-14 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2007-09-14 Alkiza Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur, zuek biok, koadrilan irten zarete parrandara. Goizeko hirurak dira, lagun guztiak joan egin dira, eta zuek biok geratu zarete. Zu, Maialen, nazkatuta zaude Ametsekin. Ez dizu batere kasurik egiten. Jendea du beti aldamenean, eta zu bazter batera uzten zaitu.

Deskribapena

Doinua
Ludi bizitza abesti gozoz
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2007-09-14 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio: Denak "Amets zein da?" ta
Amets nun dan galda
ingurun beti dauka
kriston porru salda.
Lagunmina naiz baino
hau normala al da?
Gehiago ematen det
zure guarda espalda.

A. Arzallus: Guarda espalda txikia
hori da problema.
Badakizu ordua
aurreratu dena;
mozkortzean etortzen da
hona jende dena...
Zeu ere mozkortzea
ez al da onena?

M. Lujanbio: Nik edaten det eta
eiten dizut kasu
baina hala're prexko
ta erne naukazu;
eta nerekin horren
lehorra zera zu
hainbeste eulirentzat
ze gozo daukazu?

A. Arzallus: Bati bizkarrekoa
besteai muxua;
besteai kaso egin
ze konpromisua!
Hortarako ze ote
daukadan goxua?
Itxoin pixkat han dator
nere lehengusua.

Unai Elizasuk mikroa hartu eta gai hau jarria die: "Barkatu, barkatu, oraintxe jaso duzue abisua
zuen koadrilakoek auto istripua izan dutela, eta ospitalean daudela".

Neurria: zortziko handia
Doinua: Ludi bizitza abesti gozoz

A. Arzallus: Han ikusten det lehengusu zaharra
ta gure auzoko Martin
beste ezezagun bat ere hor
ta hitz egiteai ekin.
Utz nazazue denek bakean
eta ez sartu nerekin
lehenbizi nere kuadrilakoak
nola dauden nahi dut jakin.

M. Lujanbio: Trago egiten ai ginan ahala
kolpe jo digu garunak
dei baten hotsak iritsi dira
oso notizi belzdunak;
mingarria da heldu beharra
horren estremo astunak
baina holakotan bereizten dira
jendea eta lagunak.

A. Arzallus: Holakoetan ikasten dugu
zinez lagunak nor garen
ta konfiantzaz aurreraxeago
maitasunik ere baden.
Jende guztia neukan bueltan ta
bazterrean utzia lehen...
Berriro ez det egingo eta
barkatuidazu Maialen.

M. Lujanbio: Orain horrek ez du garrantzirik
nahiz barkamena zilegi;
blokeatuta geratu gera
ta elkarri begira segi
Basoa hartu ta harrika bota
det milatan hautsi bedi
baina basoa botatzerako
askotan beranduegi.

A. Arzallus: Nahastu ditugu lehen ezker-eskuin
nahastu ditugu goi ta behe;
probatu ditut bi kalimotxo
patxarana ta JB.
Maialen orain egin behar dut
ur botila baten jabe
gaur behintzat heldu nahi dut etxera
istripurik izan gabe.

M. Lujanbio: Juergazaleak gera, badegu
afizio nabarmena
ordu txikitan bueltatzen gera
errepidetan barrena;
mila eskapada kontatu degu
autotik juxtu irtena
baina iristen da eskapada bat
besteek kontatzen dutena.