Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Osinalde Saria (37. 2008. Gabiria)
Saioa
2008-04-26 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Murua, Jokin
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Soto, Julio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur astelehen goiza da. Zu, Uxue, granoz beteta esnatu zara. Julio arkakusoa, berriz, burukoan lo geratu da.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Alberdi: Hau zer da? Nere kontra
indako konplota?
Ispilua hautsi dut
harrikada jota.
Aurpegian baditut
ehun bat pinporta...
Ea akatzen zaren
enpatxuak jota! (bis)

J. Soto: Neri tokatu zait ta
ikusi behar hau're!
Izter aldera juan naiz
xuabe-xuabe
ipurdi aldeak ere
eder-eder daude.
Zakur azala baino
goxoagoa zaude! (bis)

U. Alberdi: Itxuraz aritu da
odol onan bila
hontarako behar da
arkakuso pila.
Bakarra ezin zan izan
gutxienez mila!
Esan zazu nun sartu
duzu zuk kuadrila? (bis)

J. Soto: Arkakusoak bakarrik
gabiltzanez beti
gaua bero pasa dut
emeki-emeki.
Lotsatuta, ez zinake
egongo ederki
granorik haundina non
duzun bazeneki! (bis)

U. Alberdi: Arkakusoek dute
katxondoen sona
ziria sartuz dabil
broma eta broma.
Insektizidarekin
orain nator hona...
Ea mantentzen duzun
hain umore ona! (bis)

J. Soto: Hori ez botatzea
zuretzat hobe da
gustora egon zarela
hartu dut tankera.
Gauero izan nahi dut
holako egoera...
Goseak nago eta
etorri ohera! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra