Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2008-12-25 Larrabetzu Jaialdia
Gai-emailea
Barandiaran, Gotzon
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Onintza
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Denok ikusi zenuten nola kazetari batek Bushi zapatak bota zizkion, bada zapata horiek patentatu egin ditu batek eta aberastu egin da. Zuek biok enpresa bat sortu guran zabiltzaten gazte bi zarete; hori jakin eta esan duzue: "Jode! Antzeko zer edo zer egin behar dugu Euskal Herrian".

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Unai Iturriaga

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga: Dinoe oso ona
nazela ideetan
baina ez nabil pentsetan
orain zapatetan
baizik gallumbo eta
kuleroen bueltan:
bertsolariei bota
gero txapelketan. (bis)

On. Enbeita: Kuleroak patentau
geinkez Unai hainbat
horren inguruan nik
idea bat daukat:
nire argazkiren bat
han ipini behintzat*
letrerotxu bategaz
"Eingo'tsut poto bat" (bis)

U. Iturriaga: Idea onak dekozuz
ta zugaz pakeak
egin gurako dauz gaur
hemengo jenteak.
Fuera gure kulero
suak eta keak!
Igual egokienak
dira tomateak. (bis)

On. Enbeita: Bueno baina ez gagoz
produkzinorako.
Panpinetan-edo zuk
pentsa eizu edarto!
Estiballesito bat
ez legoke txarto
Josune Ariztondori
erregaletako. (bis)

U. Iturriaga: Kriston idea euki
dozu hemen beraz
neuronaren bat joan
jatzu zuri hegaz.
Estiballesito bat...
ni neu ez naz kapaz
ezin dot imajinau
diminutiboagaz**. (bis)

On. Enbeita: Diminutiboagaz
ez zabiz edarto
baina guk panpinak ein
geinkez bere asko
baina Igor Elortzana
baztertu beharko
guapoa da-ta inok be
ez ei dau botako. (bis)

U. Iturriaga Danena ein behar dala
hori da arazoa!
Onintzarena deuku
oso kuriosoa:
polit-polita eta
dana esponjosoa
ogera eruteko
bero ta goxoa. (bis)

On. Enbeita: Zure idea hori
ezin hartu aintzat
pentsau egizuz Unai
hemen beste hainbat.
Ogera nogaz eta
noz joan badaukat!
Hoba patentetea
boltsa beroren bat. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra