Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-05-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Udabarriko Bertso Saioak (15. 1999. Bilbo)
Saioa
1999-05-22 Bilbo Jaialdia
Gai-jartzailea
Urrutikoetxea, Urtzi
Bertsolariak / Egileak
Ibarra, Iratxe
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Nafarroako Bardeetara jo behar dugu orain. Zu, Iratxe, artzain ibili zara beti Bardeetan, beti ezagutu duzu tiro poligonoa, ikusi izan duzu ardiak nola aztoratzen diren. Baina gaur, James Bond jaitsi da zure artaldearen erdira paratxuta batean.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-05-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ibarra:
Honaino erori da
zerutik laguna,
orain arte're ez zegon
hau behintzat iluna.
Nahiz ta niretzat ez den
hain ezezaguna,
bere itxuragatik
ez da euskalduna. (bis)

Iturriaga:
Paratxut eta guzti
nator bapo-bapo,
ardi artean ez nago
ez ni horren txarto;
Britainiako koroan
gizon naizelako,
James lagunentzako ta
Bond ardientzako. (bis)

Ibarra:
Hitz-joko hori gero
iruditu zait lar,
baina zure aurrean
ez dut eingo negar.
Neuk ere berdin-berdin
edo erantzun behar:
Ritxar naiz zuretzako
ta hemen baserritxar. (bis)

Iturriaga:
Nere Nokya piztuta
mezutxo bat egin,
e.mail bat bidali dut
internetarekin.
Lehengo informazioz
banekien jakin,
base bat zendutela
Ritxar izenakin. (bis)

Ibarra:
Baina ez du egingo
oraindik eztanda,
beraz heldua zaizu
haren propaganda;
hara sartzeko beraz,
botako dut danba:
zeu be sartu zintezke
"be-be-be" esanda. (bis)

Iturriaga:
Hori da kontraseña
edo ostantzean,
hanka sartzea gura
hona etortzean,
zuk zure "be-be-be-be"
hori aipatzean;
aspaldi egon nintzen
ni Sabin Etxean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra