Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1997-04-26 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
1997-04-26 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lazkano
Neurria: 10eko nag
Doinua: Aita izena kanta beharrak
Bertso honetan pertsonaia bat
behar degunez aurkeztu,
jarri gindezke gu sentipenak
garbi azaltzeko prestu;
ta une hontan nere bihotzak
beste izenikan ez du,
bertsoen bidez azaldu behar
eta Goierrin hain juxtu,
hau hola dela Lazkao-Txiki
nik ezin nezake ahaztu. (bis)
Lujanbio
Neurria: 10eko txikia
Doinua: Antton eta Maria
Historiko batzuk gaur
badute bizitza
eta oraindik gure
artean dabiltza.
Hor da kirola eta
hor bertsolaritza,
Indurain ta Retegi
bi izarren gisa,
ta bertsotan Lazkano
eta Amuriza. (bis)
Sarriegi
Neurria: 8ko nag.
Doinua: Jentil herrira etorri gera
Politika ta euskalgintzaren
munduetan sartu zena,
historiaren aurrean garbi
markatu du bere sena;
egin nahi izan ez duten arren
euskaltzain behar zuena;
Euskal Herrian nork ez du entzun
Txillardegiren izena? (bis)
Egaña
Neurria: 10eko nag.
Doinua: Aita izena kanta beharrak
Kontuan izan heldua baina
ikastola haur naizena,
horrexegatik egin nahi nuke
Xabiertxon aipamena:
Euskal Herria aldatu digun
pertsonaia nabarmena;
Xabiertxo bat libru bat leituz
beste Xabiertxorena,
euskalzaleon biderkaketan
ejenplurikan onena. (bis)
S.Lizaso
Neurri: 10eko nag
Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko
Bertsolaritzak bere garaian
erakutsi du indarra;
meritu dunak asko dirade,
denen gainetik bakarra.
Premizko ote historirako
mundutik joan beharra?
Azken boladan nahiz modan egon
Fernando amezketarra,
bertsolaritzan historikoa
ez al da Baxerri zaharra? (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra