Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (4. 1962)
Saioa
1962-12-30 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolariak / Egileak
Eizmendi, Iñaki "Basarri"
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Gaya da "ama". "Ama" itza gogoan artu ta iru bertso.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Argitu nazazula,
Jaungoiko laztana,
badakizu Basarri
gaur kapaz eztana,
aua betetzen duen
izena da "ama",
nola emango diot
merezi dun dana?

Ama ziñan zu ere,
zeruko Birjiña,
Espiritu Santuen
bidez asko egiña,
amatxo, agertzen dizut
nere atsegiña,
nik ez nun kantatuko
zu izan ez baziña.

Ez al du bertso onek
zerutar itxurik?
zeñek neurtu lezake
amaren pixurik?
aitortu zagun danok
ementxe bildurik
ama bat pagatzeko
ez dala dirurik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra