Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-10-28 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Aitor Sarriegi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-10-28 Zumaia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Gorostidi, Bixente
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Asteburu pasa antolatzen ari zarete koadrilan. Zuk, Bixente, bikotekideak ere gonbidatu nahi dituzu. Zuk, Aitor, ez.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-10-28 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gorostidi: Hurrengo aste hortan
lau jai egun daude
egin behar genuke
ingurutik alde;
bikoteak gurekin
eramanda hobe:
aspertu egingo gera
bikoterik gabe. (bis)

A. Sarriegi: Kuadrilako plana ta
hau fundamentua!
Nun utzi ote dezu
zuk eskarmentua?
Oihua ta parranda
juerga ta kantua...
Nik ez det aspertu nahi
hori da kontua. (bis)

B. Gorostidi: Izango degu dantza
eta kalejira...
Denok binaka gaude
datua hori da;
har ditzagun gurekin
Aitor tira, tira
edo egun osoan
deika ariko dira. (bis)

A. Sarriegi: Nola ausartu zera
hori esatera?
Beraz ez etortzea
da gure kaltera;
hain zuzen ere egin
behar da aukera
koberturarik ez dan
tokiren batera. (bis)

B. Gorostidi: Koberturarik gabe
leku gutxi daude
Everestera ezin
eingo degu alde!
Har zazu bikotea
egizu mesede;
hartara izango degu
txandatzeko ere. (bis)

A. Sarriegi: Nahiz eta latzak bota
guk orain elkarri
beti ibili zera
nahiko parregarri;
nahi dedana egingo det
muturrik ez jarri;
nahi badezu hurrengoan
ama ere ekarri. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra