Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-05-11 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Imanol Epelde

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-05-11 Azkoitia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Epelde, Imanol
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Kartzelako gaia: Istripuz hildako gazte baten bihotza zara, helikopteroz hiltzear den beste bati daramakiotena.

Deskribapena

Doinua
Ligoi bizitza ez da izaten
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-05-11 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Imanol Epelde

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nire jabeak azken arnasa
eman du izu ta anker
helikoptero batean noa.
iritsi nahi nuke laster;
ez nendin izan denbora eta
ezin eginaren maizter,
galtzeko ez daukat ezer. (bis)
Etorkizunai begira jarriz
sentitzen dut mila plazer,
bizi berri bat sortuko baitut
nire taupadari esker. (bis)

Bizi berri bat sortuko badut
zertarako egon penetan,
mila milagro egiten dira
gaur egun ospitaletan.
Benga mediku sartu nazazu
bezeroan barrenetan
asmatuko du horretan. (bis)
Ilusioa badaukat behintzat,
ez beza falla benetan,
neri eskerrak biziko baita
beste berrogei urtetan (bis)

Ni izango naiz pertsona horrek
derrigorrezko dun giltza,
aldez aurretik halare garbi
nahiko nuke behintzat mintza:
ez dedin izan etorkizuna
dohakabe eta hitsa,
sarritan hola gabiltza. (bis)
Hauxe izango da zoritxar dena
kendu dezakeen baldintza;
nik maitasuna emango dizut,
zuk emaidazu bizitza (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra