Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-03-13 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Jean Louis Laka

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-03-13 Goizueta Txapelketa
Gai-emailea
Zabaleta, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Elizagoien, Bittor
Laka, Jean Louis
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Barrionuevo eta Pasqua, Espania eta Frantziako polizi-buru dira. Gauza hori esanda, zu Elizagoien, Barrionuevo zera eta medaila bat eman diozu Pasqua-ri. Zergatik? hasi Barrionuevo.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1988-03-13 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Jean Louis Laka


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Elizagoien
Azken urt hauetan zuk egin
dezu hor lana bikaina,
Frantzia zaindu nahi dezu eta
zaindu dezu ere Espaina.
Eta nik zerbait egin nahi dizut
horren ordez alajaina,
medail bat ematen dizut gaur
lana horrentzat ordaina.

Laka
Orain urte bete egin zendun
Frantziari eskaera,
euskaldunak behar zirelako
zure kartzela hoietara.
Lan hori nik egin zidan
zuk medaila emaitera,
hitz dautzut hemendik goiti ere
jarraikiko dut aurrera.

Elizagoien
Gure lantegia hasia da
mundu osoa nabaritzen,
Ian ederra egiten bait dugu
Madrilen eta Parisen.
Eta hemendik aurrera ere
guziok bildu gaitezen,
ia falta genun pake hori
egun batez degun lortzen.

Laka
Frantzes ta espainol ministroak
ez gira bate(re) askoak
horra zergatik elgarri dugun
gurutzatuak eskuak.
Elkar laguntza hortan bait dago
gure arazotakoak
Barrionuevo zure eskuko
dago beti hor Pasqua.

Elizagoien
Zure Ian eder horrek egina
gaur hor mila grazi to
askori utzi bait diozu zuk
hor mugak danak itxita.
Eta Espainia egin (e)zazu
gainera laister bisita,
agur bero bat egingo dizut
daukazu ongi irabazita.

Laka
Sasi gudariek gelditzea
zenuen zure asmoa,
Frantzi(a)ko lurrean zauden eta
banuen nere susmoa.
Oraingo bilakaera horren
aitortzera ni banoa,
uste dut beltzutua dugula
guk hoien terrorismoa.

fitxa_lege_oharra_mezua lege oharra