Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-05-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Andoni Egaña, Imanol Lazkano, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Udabarriko Bertso Saioak (6. 1990. Bilbo)
Saioa
1990-05-19 Bilbo Jaialdia
Gai-jartzailea
Aurrekoetxea, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Azpillaga, Jon
Egaña, Andoni
Lazkano, Imanol
Murua, Iñaki
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Egun hauetan gori-gorian dagoen gai bat: Ertzaintza. Suposatzen dut bertsolariek ere euren eritzia izango dutela.

Deskribapena

Doinua
Santa sekulan ez det ikusi
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-05-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Andoni Egaña, Imanol Lazkano, Iñaki Murua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Murua
Hainbeste saltsa azken bolaran
gai horretaz ikusteko,
denak konforme daudenik ere
ez naiz ni horren usteko,
baina gauza bat eskatuko det
Ertzaintzak e(re) ez nahasteko,
eginkizuna hoiena dala
Herritarrak babesteko. (BIS)
Egaña
Ez zaigu falta indarkeririk
ta ez zaigu falta hilik,
Euskal Herrian habeak ere
aurkitzen dira zintzilik,
gaia kalean daukagu eta
ezin geratu isilik,
polizia bat behar da baina
ez egur jotzeko soilik. (BIS)
Lazkano
Batzuk batera, bestek bestera
ateratzen dute hitza,
nondikan nora behar lukean
gaurko ertzainen langintza,
gure Herria(re)n morroi dirala
esanaz berak dabiltza,
horregatikan denak euskera
luteke lehenen baldintza. (BIS)
Azpillaga
Ertzainak zertan ari diraden
enteratu naiz gaurkuan,
da beren lana egin behar dabe
eskatutako lekuan,
politikako asuntoa utzi
nahi det politikoen lepuan,
kalera erten behar kukie
euskera ikasitakuan. (BIS)
Murua
Euskaldun eta euskotarra ere
beharko luke segiran,
ta Herriaren zerbitzurako
nola hala komeni dan,
baina español poliziaren
nahia dabil hoien jiran,
trajea soilik aldatzekotan
lehengok nahikoa ziran. (BIS)
Egaña
Gaur egunean indarra dunak
dauka abilidadea,
ertzainak ere izan behar luke
lagunkor eta trebea,
diskusio hau alboratzea
ez al litzake hobea?
Nik gizarte bat amesten baidet
polizi premi gabea. (BIS)
Lazkano
Herri txiki bat babestutzeko
daude gaur hiru polizi,
ta herritar bat ezin diteke
azpian patxaran bizi,
nere iritziz lehengo bi hoiek
bota ditzagun lehenbizi,
ta hoiengandik zitalkeririk
ez dezatela ikasi.
Azpillaga
Lehen poliziak izan genduzen
orain ertzainekin gaude,
eta zer portamen izan daben
Herri guztiari galde,
jornal ederrak omen dauskie
ez dabiltza, ez, debalde,
e(g)iten dabena egin daiela
Euskal Herriaren alde.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra