Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-01-12 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Arantzazu Loidi, Jon Maia, Ainhoa Munitxa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1990-01-12 Soraluze Jaialdia
Gai-jartzailea
Oteiza, Mariasun
Bertsolariak / Egileak
Loidi, Arantzazu
Maia, Jon
Munitxa, Ainhoa
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Nola egin zerate bertsolari?

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-01-12 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Arantzazu Loidi, Jon Maia, Ainhoa Munitxa

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Loidi
Nola egin geran galdetu digu
gezurra da kasi-kasi,
oraindik ere bertsotan nola
ondo ez dudan ikasi,
bertsolariak neure herrian
txikitan nitun ikusi,
zuek bezela bertso eskolan
txikitan nintzen ni hasi (BIS)
J. Maia
Mikrofonoa erori arren
gorde behar da itxura,
eta bertsotan argitu behar
azaldu diguten duda,
lanean hasiz eta jarraituz
beti al gendun modura,
kontura gabe iritsi gera
iritsi geran lekura. (BIS)
A. Munitxa
Bertso arloan pasatu doguz
hamaika momentu eder,
ikutu doguz behe ta goiak
bai eskubi ta bai ezker,
nola hasi nintzen esango dot nik
ezin esan nik beste ezer,
bertso arloan ni hasi nintzen
neure maisuari esker. (BIS)
A. Loidi
Hasera baten lotsati xamar
eta gerora alaitu,
baina oraindik sufrimentua
ez da zeharo amaitu,
ikastaroak bizi guztian
hemen irauten baitu,
garrantzitsu da maisu haundien
kontseju ortak jarraitu. (BIS)
J. Maia
Esan bezela pixkana baina
hona iritsi gerade,
eta bakoitza suertatu gera
geure maisuaren jabe,
beti aurrera egin behar da
umorez al bada hobe,
inoiz saririk ez baida lortzen
aurretik lan egin gabe. (BIS)
A. Munitxa
Bertsolari bat izatea da
niretzat orain helburu,
nahiz da pasatzen ditudan behintzat
hementxe hainbat apuru,
bertso arloa gustatzen zait da
hori nik daukat seguru,
bertso munduan egote horrek
behintzat ni(re)tzat merezi du. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra