Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-05-27 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso, Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-05-27 Oiartzun Jaialdia
Gai-jartzailea
Ezeiza, Joxe Kruz "Kaxka"
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Joxe
Mendizabal, Mikel
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mendizabalek geldetu dio Jose Lizasori ea txapelketan izena eman duen.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-05-27 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso, Mikel Mendizabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Lizaso
Galdera hori egin didazu
o(r)ain Mendizabal gaztea,
kontu hoietan ari dirade
hemen bata ta bestea
aitondu naiz ta ez zait komeni
neri jokoan hastea,
nik pentsatu det nere lekua
gaztetxoari uztea.
Mendizabal
Zeure denboran bertso ederra
izan dezu errezena,
oraindik ere bete-betea
dago zure almazena,
ta txapelketara joatea
litzake gauza zuzena,
semearekin ez bai dago ziur
Lizasoren abizena.
J. Lizaso
Berrogei urte paseak ditut
herri batetik bestera,
oraindik ez naiz mututu baina
laister nijua uztera,
semeak ere txapel bikaina
ekarri zigun etxera,
orain zertako joan behar det
semea endredatzera.
Mendizabal
Txapelketako lantegi hori
utzia dezu erabat,
hirurogeitabi urte eta
horregatikan batipat,
baina hala (e)re joango bazina
jardungo zinan zirt (e)ta zart,
estimatzeko gauza genduke
errespetozko gizon bat.
J. Lizaso
Txapelketatik aparte dabil
Lizasoren historian,
azkenerako nora joko zun
hasieratik banekian,
aitona zaharra nolakoa dan
ba(da)kite Euskal Herrian,
oraindik ere botatzen ditut
ni maite nauten tokian.
Mendizabal
Zeure denboran izandu zera
sendoa eta trebea,
eta lanari aurre egiteko
kupirarikan gabea,
naiz ta pixka bat zimeldua dan
zure sasoiko lorea,
bertsotarako oraintxe zaude
sekula baino hobea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra