Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-01-17 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-01-17 Getaria (G) Jaialdia
Gai-jartzailea
Mendizabal, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lantegian nagusi bezala lan egiten duzu, bestalde Bertsolari Elkarteko Iehendakari zara. Etxetik kanpo kategori haundiak dituzu, baina etxean ze kategori daukazun jakin nahi genuke gaur...

Deskribapena

Doinua
Andre Madalen andre Madalen
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Lazkano, Imanol

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-01-17 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Beraz etxeko martxaren berri
hemen beharko det kanta,
lau alaba ta andrea dauzkat
ama xaharra ta koinata,
hainbat andrezko pertsona batek
ezin lezake aguanta,
morroien morroi izateko ere
ez det askorikan falta.

Horregatikan ibilitzen naiz ni
etxean umil samar,
bestela uste gutxienean
gainetik bait daukat marmar,
kanpuan daukat berritxu fama
nik mundu honetan zehar,
etxean ez dut hitzikan eta
kanpoan hitzegin behar.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra