Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-04-24 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
Bertsoa entzun |
1992-04-24 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ezin zait ahaztu nere ondotik
hartu zintuzten eguna,
zu omen zinan terrorista bat
gaitz guztien erruduna,
hemengo askok nor zeran ere
ez dakite seguruna,
Elorriako Hilarioren
ahotsa da jarri duna,
Caravanchel-go paretak ez du
zuk haina indar, laguna. (BIS)
Ikusi degu umorerikan
ez duzula bate galdu,
zure ahotsa atzerritikan
herrira zaigu azaldu,
zureganako sentimendua
ezin zait gehio ugaldu,
ate ondoko mutil gazteei
emango diegu enkargu,
hona etorriko bazina igual
siloi bat hutsik daukagu. (BIS)
"Zu bezelako pertsonak dira
gure gaitzaren errudun".
Goi aldetikan hori diote
guztiontzat da ezagun,
zure parrea bihurtu zuten
egun baten beltz da ilun,
zu etortzeko denok batera
borroka egin dezagun,
ea datorren San Telmoetan
gure artean zaitugun. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra