Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-08-21 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1992-08-21 Zizurkil Jaialdia
Gai-emailea
Telleria, Millan
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Harreman gehiegi ez badezue ere, ezagutzen duzue elkar eta hirurok balneario batean topo egin duzue. Bakoitza bere gelara joan danean pentsamenduan han zaudete: "Koño! Ze ote zebilen hura?" Zer pentsatzen zeundeten lagunetaz.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-08-21 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Bertsotan da parrandan
herritik herrira,
nahiz gibela hondatu
ezin erretira,
gero sendatu asmoz
holako tokira,
haiek sano egonda
etorri al dira? (BIS)
Egaña:
Pentsatu beharko det
geldo eta sakon,
gure Lizaso hemen
zergatikan dagon,
zilbor zulotik ere
ke pila zerion,
Montekristo erreaz
"hecho Cristo" zegon. (BIS)
Murua:
Egaña ze ote dabil
nago harrituta?
Hemendik kanpo lagun
dexente ditu-ta,
Susana eta Ana
dauzka okupatuta,
seguro etorri dala
Amaia hartuta. (BIS
S.Lizaso:
Bainu etxe honentzat
badute sosikan,
nik ez nuen espero
holako gauzikan,
alperrik dabiltz nahiz-ta
egin ez hitzikan,
urak ez du sendatzen
berezko gaitzikan. (BIS)
Egaña:
Muruak ere ez du
batere lotsikan,
hau bizi da andreak
maitatutzetikan,
hau ez da horren errez
erten etxetikan,
senarren bat dabilki
bere atzetikan. (BIS)
Murua:
Lizaso zertan dagon
ezin naiz erori,
ez dute flakatuko
nahiz-ta dagon lori,
hortaz hauxe pentsatzen
hasi naiz neroni,
azkazalak beratzen
egongo da hori... (BIS)
S.Lizaso:
Etxean hasarre ta
hasarre kanpuan,
nolabait gorde behar
bat horrelakuan,
ta hauek sartzez gero
behar dan lekuan,
sartu behar lirake
sikiatrikuan. (BIS)
Egaña:
Lehen ez naiz konturatu
ni naiz ni txepela,
bertsoen txapelketa
laister datorrela,
ta badakit Lizaso
kontzentratu dela,
ia mejoratzen dan
Reala bezela. (BIS)
Murua:
Bada ur hotz ta bero
dena da aukeran,
baina banoa hemendik
nahiz egon primeran,
ura sartzen da atetik
uholdeen eran,
seguro sartu dala
Lizaso baineran. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra