Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-06-27 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1993-06-27 Mungia Jaialdia
Gai-jartzailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bihar Udaletxean soldaduskarako kaxan sartzeko deia duzu.

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1993-06-27 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Udaletxetik dei bat izan dut
edukazioz beteta:
kajatik pasa behar dudala
ta hainbeste berriketa!
Momentu txar hau helduko zela
pentsatu izan dut uneka;
nola banekien helduko zela,
nahiz ta ez nagoen erreta,
badaezpada ez nere zai egon
aspertuko zarete ta. (bis)

Soldadutzaren aurkako urtetan
joan dira hainbat neke.
Udaletxean zer zabiltzaten
ezin ulertu daiteke;
ahal dudan arte ejerzitoai
ez laguntzea nahi nuke,
ta zuek ere gauza berbera
egin behar zenukete,
zuen herriko gazteengatik
ardurarik bazenute. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra