Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-11-21 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
1993-11-21 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
Neurria:
Neurri luzekoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ligoi bizitza ez da izaten
beti bizitza txukuna;
iruditzen zait ez dela oso
ona nere etorkizuna.
Orain bi urte banuen norbait
nik bihotzez maite nuna...
Beti ezezko erantzuna, (bis)
beti ihesi, beti kanpoan
gogoan nuen kuttuna;
bi bertsoetan laburtuko dut
nere azkenengo gutuna. (bis)
Adizu neska, garai batean
nengoen itxaropenez,
azken boladan lurjota nago:
bai aurpegiz, bai barrenez.
Beti baiezko bat entzun nahirik
zure erantzuna beti:"Ez"
Hargatik nago negarrez. (bis)
Itxoiteak merezi duen
esan zaidazu, mesedez;
bizi osoa ezin dut pasa
zure baietzaren fedez. (bis)
Baietz entzun nahi, ezetz entzuten,
egoera aldrebesa;
nahiago nuke sentimentu hau
zeuk sentitu bazeneza.
Bere horretan utzi nahi zaitut,
ez da batere erreza;
ondo nagonik ez pentsa: (bis)
gaur egunean zu zara nire
ametsetako printzesa,
agian noizpait ni izango naiz
printzesa zure ametsa.(bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra