Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1997-10-26 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Larrañaga
1997-10-26 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Larrañaga
Neurria:
Neurri luzekoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Goizetan ez dut orain entzuten
lehengo sirenaren hotsa;
etxean geldi egon beharrak
ematen dit nahiko lotsa.
Egia esan lantegi hori
ez zen oso aproposa,
bizitza behar nun osa. (bis)
Une hauetan gauza batetaz
nik sufritu eta goza:
langabezian pena dadukat
eta pakearen poza. (bis)
Egun batean hartu genuen
despedidaren gutuna;
egia esan hori ez degu
inoiz abisu kuttuna,
baina bertsotan eman beharko
gertatuan erantzuna.
Ni hemen nago zer suma; (bis).
nahiz urrutira ailegatzen dan
langabean oihartzuna,
nere bizitza arriskuan dut
eta lehen beste batzuna. (bis)
Orain artean beti lan ta lan,
ez det hartu atsedenik,
deskantsatzeko unea ere
ailegatu zait azkenik.
Lanpostu baten bila oraintxe
ondo saiatu behar nik,
nahiz ez dagon gauza onik. (bis)
Poz pixka bat'e euki nezake
armetatik alde eginik;
lanposturen bat bilatzen badut
nik ez dut izango penik. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra