Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-10-10 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-10-10 Leitza Txapelketa
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolariak / Egileak
Agirreazaldegi, Ainhoa
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Alkoholemia kontrola ikusi duzue aurrez aurre, eta edanda zoazte biak. Mantxi, kontrola saihesteko, autoa aparkatu eta elkarri muxuka hastea proposatu dizu Ainhoak.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-10-10 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mantxi

Biok alkoholemian
geratuz astiro
aparatoak ziur
eingo dula tiro.
Muxu eman zaidazu
behin eta berriro
bi aukerak izango
dira positibo. (bis)

A. Agirreazaldegi

Biak positiboak
dira berdin-berdin
zuk zenbat edan dezun
nik nahi nuen jakin
baina antzerkitxo hau
ona izan dadin
neri putzikan behintzat
ez zaidazu egin! (bis)

Mantxi

Hemen nola jokatu
behar dan holakotan
holako aukerarik
ez izan askotan.
Goxo emango dizut
ez jarri kolokan
zure alaba bezin
goxoa naiz hortan. (bis)

A. Agirreazaldegi

Mantxiri heldu eta
kariño ta muxu
horrelako aukerik
ez det izan usu.
Baina orain urduri
ipini naiz aizu!
Nere alabarena
zuk nola dakizu? (bis)

Mantxi

Zure alabak eman
ditu mila muxu
nire aldean mozkor
ez al zaude aizu?
"Nere alabarena
zuk nola dakizu?"
aurreko kontrolean
kontatu didazu. (bis)

A. Agirreazaldegi

Nahiz ez ditun botako
seguru poemak
ez dira horren txarrak
holako problemak.
Muxuz ase ditzagun
tristurak ta penak
bihotzeko mozkorrak
baitira onenak. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra